Parkeko enpresak Donostia Tech Weeken protagonista izan dira

Gipuzkoa

DC26CklXcAQk9hnAste honetan ospatu da Donostia Tech Week, Hispavistak eta VE Interactivek sustatutako ekimena; bertan, 4 egunetan, berrikuntzako eta teknologiako gaiak, talentua eta profil profesional berriak, startupak landu dira: Konekta Summit eta marketin digitala.

Joan den asteartean, hilaren 20an hasi zen ekimena Kursaal eta Tabakalerako instalazioetan ari da garatzen eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresen ordezkaritza ona izan du.

Parkean ezarrita dauden Vicomtech, Nesplora, iLine Microsystems, NEM Solutions, CEIT-IK4, Datik, Tecnalia eta Farsens enpresek egunotan Donostia Tech Week-en baitan garatu diren elkarrizketetan, hitzaldietan eta mahai-inguruetan parte hartze aktiboa izan dute.

Partekatu

Beste berri batzuk