Partaidetza handia finantzariak ez direnentzat finantzaketa tailerretan, APTEko parkeetako teknikariei zuzenduak

Bizkaia

APTEk (Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeetako Elkarteak), Castellóko Jaume I Universitat Zientzia eta Teknologia Parkeak (espaitec) eta Leganeseko Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatuta, atzo Madrilgo azken parke honetan ospatu zen “Berrikuntzaren finantzaketa finantzariak ez direnentzat” tailerra, parkeetako kudeaketa-erakundeetako teknikariek euren enpresei finantzaketari buruzko aholkularitza hobea eskaini diezaieten.

APTEko Teknikarien Sarea Elkartean dauden parkeetako kudeaketa-erakundeetan lan egiten duten profesionalek osotzen dute eta euren lana parkeetako erakundeen artean teknologiaren transferentzia suspertzea eta arlo desberdinetako informazioa eta aholkularitza eskaintzea da.

APTEk urteroko kudeaketa-plangintzan aurrikusi dituen ekintzen artean, teknikari-sare honetarako B+G+i-ren kudeaketak formazioa eskaintzearena dago. Eta emandako lehen gaia finantziariak ez direnentzat finantzaketari buruzkoa izan da, APTEko Finantzaketa Ordezkaritza-Batzordeko presidenteak, Francisco Negrek prestatutako tailer honen bidez.

Tailerrak estatuko 30 teknikaritik gora izan zituen, zuzenean eskeini zen “streaming” teknikaren bidez eta sare sozialei esker interakzioa egon zen. Laster, APTEren eta espaitecen Youtube katetik, bideoak eta aurkezpenak deskargatu ahal izango dira.

Informazio gehiago: www.apte.org

Iturria: APTE

Data: 2012/03/28

Partekatu

Beste berri batzuk