Partehartze handia eta giro ezinhobea Arabako Teknologia Parkeko III Padel Txapelketan

Araba

Pasaden larunbatean, azaroak 21, Arabako Teknologia Parkeko III Padel Txapelketa ospatu zen ehun bat jokalariren partehartzearekin eta Parkeko enpresen ordezkaritza handiaz.

paqTxapelketa Gasteizko Padel Pista Norte klubean jolastu zen eta padel partiduez gain, jokalariek zumba, abdominal eta luzapen klaseetaz gozatzeko aukera izan zuten. Sari banaketak, koktailak eta opari zozketak itxi zuten jokalarien joku nibela azpimarratzekoa izan zen txapelketa. Lehenengo kategorian Jordi Monreal eta Ander López de Luzuriaga, eta Ainhoa Altuna eta Natalia Berenguer izan ziren irabazleak eta bigarren kategorian Borja Magaña eta Iñaki Martínez de Ilarduya eta Marta Rituerto eta Andrea Suberok osatutako bikoteak.

Partekatu

Beste berri batzuk