Pertsonengana bideratutako berrikuntzari buruzko tailerrera gonbidatzen zaituztegu. Irailaren 25ean, asteartea, egingo da 9.30etatik 13.30era, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Gastatxu Aretoan.
Tailerraren helburuak dira, alde batetik, pertsonengana bideratutako berrikuntza parte-hartzaileei hurbilaraztea, horiek ekin diezaioten, eta bestetik, parte-hartzaileak euren lanean nola aplikatzen duten ikustea.
Saioan modu bizkorrean gerturatuko gara planteamendura, filosofiara, metodologiara eta baita arrakasta-kasuetara naiz dinamiketara ere. Hori guztia, norberaren eskarmentuaren bidez, pertsonengana bideratutako berrikuntzaren ibilbidea eta horrek eskaintzen dituen aukerak ulertzeko/sentitzeko.
Erabiltzailerengana bideratutako ikerketak gauzatzeko tresnak eta teknikak erabiltzen ikasiko dugu; Customer journey maps-ak egiten; erabiltzaileak baterako sorkuntzan engaiatzen, eta zerbitzu-proposamenak hobetzen zein berriak garatzen.
Nori zuzendua: berrikuntzan, ikerketan eta merkatuetan diharduten pertsonak, marketing exekutiboak, produktu edo zerbitzuen diseinu eta garapenean parte hartzen duten pertsonak, edo sektore publikoko profesionalak, besteren artean.
Hizlaria: Asier Pérez, Funky Projects aholkularitzako zuzendaria (www.funkyprojects.com), Deustuko Unibertsitatearen Innovandis programako irakasle elkartua, zenbait hezkuntza-erakunde eta komunikabiderekin lankidetzan aritzen dena.
Leku mugatuak. Baieztapena eskatzen da.
» Agenda: www.euskadinnova.net
» Data: Irailak 25
» Ordutegia: 9:30etatik 13:30era
» Lekua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Ibaizabal bidea, 101 Eraikina (Gastatxu Aretoa) – 48170 – Zamudio – Bizkaia
» Izena emateko: innovanet@parque-tecnologico.net
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo izena emateko, jo www.euskadinnova.net helbidera, edo 944039500 telefonora deitu.