Parkeak Radio Vitoriarekin duen lankidetza esparruaren barne, joan den maiatzaren 17an Parkean kokatutako Energiaren Ikerkuntza Kooperatiboaren Zentroak, CIC energiGUNEk, hartu zuen parte Plaza Nuevan.
Arabako Teknologi Parkea, 23/05/2012
Saioan, zentroaren ekintza-ardatzei heldu zitzaien: Bikaintasunezko ikerkuntza, Ezagutzen eta emaitzen transferentzia, Goi-mailako prestakuntza eta I+D+i-n egindako ahaleginen eta zentroa garatzen ari den proiektuen koordinazioa: azpiegituren garapena (laborategi eta plataforma zientifikoak) eta lau ikerkuntza-laborategi martxan jartzea; energia metatzeko proiektuak etab.
Saioak Garapen Korporatiboaren Zuzendari José Castellanosen eta Miguel Angel Muñoz ikertzailearen parte hartzea ere izan zuen.