Radio vitoriako “Plaza Nueva” irratsaioan parkeari eskainitako tartean AJL Ophthalmiceko zuzendari Pedro Salazarrek hartu du parte

Araba

Arabako Teknologi Parkea, 04/06/2012

Ostegunean, maiatzak 31, Radio Vitoriako “Plaza Nueva” irratsaioan Arabako Teknologia Parkeari eskainitako tartean berton kokatutako enpresa bati buruz gehiago ezagutzeko aukera izan genuen. AJL OPHTHALMIC enpresaz ari gara, 1992an sortua eta lente intraokularren eta beste zenbait oftalmologia-arloko, aire-bideko eta aurpegi-masailetako kirurgiarako osasun-produkturen fabrikaziora dedikatzen den espainiar enpresa bakarra.

AJLk puntako teknologia duten 3000 metro karratuko instalazioak ditu, baita I+Drako erabiltzen diren espazioak ere, berrikuntza proiektuak garatzeko interesa duten profesional sanitarioen esku daudenak. Bide honetatik, AJLk beste negozio-lerro bat zabalduko du. Radio Vitorian enpresaren gaineko zehaztasun gehiago eskaini dituena Pedro Salazar, AJL OPHTHALMICeko zuzendaria izan da.

Partekatu

Beste berri batzuk