RETA taldeak instalazio berritzaileak inauguratu ditu Bizkaiko Parkean

Bizkaia

Bertan izan dira Imanol Pradales, Ekonomia eta Lurralde Garapenerako diputatua; Josu Zubiaga, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea; Aitor Uriarte, Joko eta Ikuskizunen zuzendaria; Gorka Estebez, Enpresak Sustatzeko eta Ekonomia Garatzeko zuzendari nagusia; eta Jose Maria Bilbao, Sustapen Ekonomikoko zuzendariorde nagusia. Haiekin batera izan dira, gainera, Bizkaiko Parke Teknologikoa kokatuta dagoen udalerrietako alkateak, Igotz Lopez (Zamudioko alkatea) eta Esther Apraiz (Derioko alkatea)

Inauguración Reta 008Gaur goizean egin dute RETA taldeak Bizkaiko Zientia eta  Teknologikoa Parkean (Zamudio) dituen instalazio berrien inaugurazioa. Zehatzago esanda, Parkeko 407. eraikinean daude instalazioak. Hitzordua goizeko 11:30ean izan da. Bertan, Administrazio Kontseiluaren eta Zuzendaritza-taldearen eskutik, erakunde mailako ordezkari ugarik, Bizkaiko Parkeko Zuzendaritza Kontseiluarekin batera, apustuen eta teknologiaren sektorean erreferentzia den enpresa honen instalazio berriak bisitatu dituzte.

Bulego berrien diseinu modernoa eta berritzailea izan da bertaratuentzako erakargarritasun nagusietako bat. Enpresak izan duen hazkundeari erantzuna emango dion egoitza berria langileen talentua, produktibitatea eta komunikazioa bultzatzen dituen gune sortzaile gisa sortu dute. Izan ere, apustuen etxe honetako langileen profil profesional ugarien arteko komunikazioa errazten duten espazioak sortu dira bertan.

RETA taldearen ingurune berria talentua erakartzeko eta atxikitzeko tresna eragingarri bihurtu da teknologia-sektoreko profesional onenak hautatzeko eta Estatu mailan erreferentziazko enpresa teknologiko bihurtzeko estrategiaren baitan. Horretarako, etengabeko berrikuntzaren eta kalitate handiko teknologiaren edo Premium teknologiaren aldeko apustua egiten duen I+G+b arloko saila du.

RETA taldea osatzen duten 300 langileen artean, informatikako eta industriako ingeniarien, matematikarien eta enpresa-zientziatan lizentziatuen kopuru handia dago. Haien zereginak honela laburbil ditzakegu: software arloko jarduera osoa egitea, eta terminalen eta gailuen fabrikazioa garatzea eta apustuen sektore lehiakorrak eta indartsuak eta behar teknologikoek eskatzen dituzten arriskuen kontrola eta datu-baseen kudeaketa egitea.

RETA taldeak 36 denda propio eta 1.900 puntu fisiko baino gehiago ditu Estatu mailako lurralde osoan. Hazten ari den salmentarako kanal horren bidez, orain arte, kirol-apustuetan 1.100 milioi euro baino gehiago kudeatu ahal izan du hainbat komunitatetan lortutako lizentzien eta www.retabet.es webgunearen bidez online operatzeko lortutako Estatuko lizentziaren bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk