Robert McKee, gidoigintzako guru famatua Bilbon izango da Gidoi Faktoriaren eskutik

Bizkaia

Datorren maiatzaren 28an, Gidoi Faktoria/El Espacio del Guion-ek sekulako primizia eskainiko du: Robert McKee gidoigintzako guru famatuak Master Class berezia eskiniko du telebistako gidoigintzaren etorkizunaren gainean. Gidoi Faktoria Euskadiko talentu sortzailea formatzeko eta geurean lotzeko helburua duen Eikenek eta EiTBk abian jarritako ekimena da.

Hauxe da McKeek gai honi buruz emango duen lehenengo jardunaldia; berz, aukera bikaina izango da bere ikuspuntua ulertu eta ikasteko. Egun osoko jardunaldia izango da eta hauek izango dira jorratuko diren gaiak:

• Telebistako gidoigintzaren tendentziak eta etorkizuna
• Gaur egungo telebistako gidoigintzaren tresnak
• Berrikuntza eta esperimentazioa gaur egungo telebistan
• Telebistaren urrezko aroan gaudela argudiatzeko arrazoiak
• Sitcom-a
• Drama-seriea
• Miniseriea

Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.gidoifaktoria.com

Partekatu

Beste berri batzuk