“Run 4 Parkea”: kirola eta berrikuntza batu dira Gipuzkoako Parkean

Gipuzkoa

150 pertsonatik gora parte hartu dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen ekimen berritzailean

Lasterketak hainbat helburu izan ditu, besteak beste: Parkeko enpresen proiektu berritzaileak hedatzen laguntzea, Donostia eta Teknologia Parkea elkarren artean konektatzea eta ohitura osasuntsuak sorraraztea

Cros27Pasa den igandean (ekainak 10), 150 korrikalari baino gehiago bildu ziren Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, lehen “Run 4 Parkea” lasterketa herrikoian parte hartzeko. Kirola, berrikuntza eta ohitura-osasuntsuak sustatzeko ekimen horrek “Erronka bat Parkearentzat” lehiaketan du jatorria. Urtero, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak erronka hau plazaratzen die Parkeetan dauden enpresetako langileei, Parkeen ingurua hobetzeko ideiak aurkez ditzaten. “Run 4 Parkea” kirol-lasterketa soiletik harago doa, enpresen jarduera eta Gipuzkoako Parkean gauzatzen ari diren proiektu berritzaileei ematen zaien babesa uztartzen baititu. Esaterako, izen-emateen bidez jasotako dirua honako proiektu hauek hedatzera bideratuko da:

  • 4.0 metabolomika (IDOMICS BIOTEC): kirol-errendimenduaren monitorizazio aurreratua egiteko eta atleten lesioak kudeatzeko.
  • Step (NARU INTELLIGENCE): minbizia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, baita osasuna ziurtasunik gabe bizitzen ere.
  • AlchemyML (SKOOTIK): adimen artifizialeko plataforma, datuetatik abiatuta modu automatikoan ezagutza jasotzeko.
  • Zibersegurtasuna (COUNTER CRAFT): eraso informatikoak ekiditeko eta haien aurrean babesteko, teknologia, ziber-iruzurraren automatizazioa eta kontrainteligentzia erabilita.
  • Nanosendagaien ekoizpena (CIDETEC NANOMEDICINE): sendagai berritzaileak fabrikatzeko planta.
  • Diagnosi goiztiarra eta kalitate-kontrola (ASPARIA GLYCOMICS): minbiziaren, esklerosiaren, artritisaren eta tuberkulosiaren diagnosi goiztiarra egiteko eta haien tratamendurako produktuak.
  • DIABETESprevent (PATIA): obesitatea eta 2. motako diabetesa saihesteko, joera genetikoa ezagututa.
  • Irrati-frekuentzia bidezko identifikazio sistema (MYRUNS TECHNOLOGY): pertsona, objektu eta animaliak modu automatizatuan identifikatzeko eta lokalizatzeko, RFID teknologia erabilita.

LASTERKETA

Korrikalari guztientzat egokitutako bi ibilbide ezarri ziren, eta, probaren filosofiarekin bat eginez, Pi zenbakian oinarrituta adierazi ziren distantziak: π (3,14 km) eta 2π (6,28 km). Hauek izan ziren irabazleak:

GIZONEZKOAK π (3,14 km)

  1. IRAITZ PIKABEA LOPEZ
  2. IBAI BERACIERTO ESPADA
  3. ALEJANDRO SÁNCHEZ ELORZA

EMAKUMEZKOAK π (3,14 km)

  1. LEIRE ULLA BENGOETXEA
  2. JAIONE ARZAMENDI IRADIER
  3. AINHOA ULLA BENGOETXEA

GIZONEZKOAK 2π (6,28 km)

  1. MIKEL ALBENIZ CARLOS
  2. JUAN JOSE BERACIERTO ESPADA
  3. MIKEL LARREA

EMAKUMEZKOAK 2π (6,28 km)

  1. IRENE SANZBERRO MAZA
  2. MARIA ITURRIOZ ARRECHEA
  3. LAURA SEMINARIO OTERO

Parkeetan dauden enpresetako langileei dagokienez, hau izan zen sailkapena:

PARKEKO ENPRESETAN DIHARDUTEN IRABAZLEAK

  • Emakumezkoak π (3,14 km) Jaione Arzamendi (INGARTEK)
  • Gizonezkoak π (3,14 km) –HUTSIK–
  • Gizonezkoak 2π (6,28 km) Mikel Larrea (ORBINOX VALVES INTERNATIONAL)
  • Emakumezkoak 2π (6,28 km) Janire Alkorta (CIDETEC)

Euskadiko berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren katalizatzaile nagusia da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea. Bere plan estrategikoan jasotzen diren ardatzen artean, esaterako, Sarea osatzen duten enpresek eta eragileek kanpora begira duten ikusgaitasuna nabarmentzeko konpromisoa dago.

IKUSI IRUDI-GALERIA

 

Partekatu

Beste berri batzuk