SabadellGuipuzcoano-k eta Elkargi E.G.E.k enpresa txiki-ertainen finantzaziorako 85 milioi ipini dituzte

Gipuzkoa

SabadellGuipuzcoano-k eta Elkargi, E.G.E.k, 25 urte baino gehiagoko elkarlanarekin aurrera darraite, enpresa txiki-ertainen onura bilatu asmoz. Zentzu honetan, lankidetza finantzarioko akordio berri bat sinatu dute eta honi esker, bankuak ELKARGI, E.G.E.ko bazkide partaideen aldekoa den eta LAUROGEITA BOST MILIOI euroko (85.000.000 €) hasierako zenbateko duen, kreditu lerro bat ireki du.

ELKARGI, E.G.E.k eta SabadellGuipuzcoano-k, enpresa txiki eta ertainak ekonomiaren oinarrizko egituraren eratzailetzat dauzkate, aberastasunaren eta lanpostuen sortzaile diren agente garrantzitsu gisa. Horregatik, lankidetzan sortu dituzte, egokiak eta lehentasunezkoak diren finantzazio lerroak, enpresen behar finantzario ezberdinei irtenbideak eskainiko dizkietenak: inbertsiorako, zirkulatzailerako eta finkapen finantzariorako.

Hitzarmen-sinatzearen ekitaldia ELKARGI, E.G.E.ren Donostiako egoitzan burutu da eta bertan izan dira, ELKARGI, E.G.E.tik Jesús Alberdi, Kontseilari Ordezkaria, Pedro Oyarzabal eta Pello Juaristirekin eta SabadellGuipuzcoano-tik, Zuzendari Orokorra den Pedro Sanchez, Luis Miguel Ruiz eta Javier Abascalekin.

Partekatu

Beste berri batzuk