SALVAT konpainia farmazeutikoak eta Histocell enpresa bioteknologikoak terapia zelularreko proiektu batean batu dira

Bizkaia

Histocellek, medikuntza birsortzailearentzako terapia zelularrean aditua, eta Salvat konpainia farmazeutikoak lankidetza-hitzarmen bat adostu dute hezurrak birsortuko dituen terapia zelularreko medikamentu berria garatzeko. Egitasmoaren helburua hezur-haustura konplexuak edo orain arte sendabiderik ez zuten hezurretako gabeziak konpontzeko aukera izatea da, gaixoaren beraren ehun adiposoaren (gantza) zelula ama mesenkimalak erabiliz. Euskarri biomaterial berria izango duten zelula horiek, hezurraren eraketa eta hezurrak funtziona dezaten beharrezko baskularizazioa bultzatzen dute.

Partekatu

Beste berri batzuk