Sarenet-ek aliantzak sinatu ditu bere zerbitzuen komertzializazioa zabaltzeko
Euskal enpresak akordio bat lortu du Cxiome konpainiarekin, IP telefoniako konektibitatea eta soluzioak integratzeko
Enpresa  sektorerako  ahots  eta  datuen  zerbitzu  integralak  hornitzen  dituen  Sarenet  euskal  konpainiak  lankidetza-akordioa  itxi  du  komunikazio  eta  informazio  teknologien  kudeaketan  diharduen  Madrilgo  Cxiome  enpresarekin.  Besterentzako  zerbitzuen  komertzializazio-estrategiari  atxikita,  konpainia  bizkaitarrak  Interneteko  konektibitate-zerbitzuak,  zirkuituak  eta  IP  telefoniako  soluzioak  partekatuko  ditu  Cxiome-rekin.