Sarenet enpresak bere negozioaren %55a baino gehiago Euskal Autonomia erkidegoktik kanpo sortzen du

Albisteak, Bizkaia

Aurreko ekitaldiarekin alderatuz, %5eko igoera izan du 2020an eta 22 milioi euroko fakturazioa gainditu du.

Bere 25 urtetik gorako jardueran, telekomunikazio zerbitzuen esparruan erreferente gisa duen posizioa sendotu du, eta testuinguru ekonomikoa berreskuratzea espero du, hazten jarraitzeko

Sarenet (https://www.sarenet.es), Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, 2020ko ekitaldia emaitza onargarriekin gainditzea lortu du, kontutan harturik zuzenean edo zeharka osasun larrialdiaren birulentzia jasan duten sektore ekonomikoen egoera orokorra. Aurreko ekitaldiarekiko %5 inguruko hazkundearekin eta 22 milioi eurotik gorako fakturazioarekin, konpainiak aldi berean bere plantilla handitu du, I+G+b eta funtsezko arloak indatu dituelarik.

Azpimarratzekoa da, lehen aldiz, 25 urte baino gehiagoko jardueran, konpainiak fakturazioaren %55a baino gehiago Euskal Autonomia Erkidegokotik kanpo izatea lortu duela. Emaitza horiek bat datoz bere kolaboratzaileek geografia nazionalean jarraitu duten jarduera biziarekin, horrek hazkunde handia ekarri du, bai bezeroengan, bai linea linea kopuruan, minutuetan edo zerbitzari birtualetan.

Ildo honetan, aipamen berezia merezi du Valentzia Erkidegoak, bertan izan baita hazkunderik handiena.

Zerbitzuen atalean, zibersegurtasunarekin eta ingenieritzarekin lotutako ekarpena nabarmentzen da, baita telefonia finko eta mugikorraren sendotzea ere. Horri guztiari esker, Sarenet enpresak balio erantsi handiko soluzio integratuak eskaintzea ahal izan ditu.

MPLS zerbitzuak, konpainiaren eskaintzaren erdigunean

2021a ziurgabetasun eta aldakortasun osagai handiarekin aurkezten bada ere, Sarenetek abiapuntu ona izango du hazkunde eta hedapen bideari eusteko, eta, beraz, aurreko ekitaldiaren antzeko portaera izatea espero du. Jakina, Covid-19k ekonomia eta gizarte testuinguruan eragin ditzakeen gorabeherekin lotuta dago konpainia, eta, ildo honetan, krisiak gehien zigortutako sektoreak berreskuratzen hasteak izango duen garrantzia nabarmentzen du, horiek funtsezkoak baitira testuinguru ekonomiko orokorrean, hala nola turismoan, aisialdian eta ostalaritzan besteak beste.

Helburu horiek lortzeko, Sarenetek, zibersegurtasun eta generazio berriko ostatuko soluzioak bultzatzen jarraituko du, IoT (Internet of things) eta Inteligentzia Artifizialera berezki bideratutako garapenarekin.

Sarenetek bezero berriak erakartzeko bere MPLS (protokolo anitzeko paketeen konmutazioa) zerbitzuak bultzatzen jarraituko du. Hauei esker, lantokiak elkarren artean konekta daitezke neurrira diseinatutako eta konfiguratutako sare seguru baten bidez. Zerbitzu hori SD-WANek ( software bidez definituriko sarearen kudeaketa) eskaintzen dunearen antzekoa da, eta beharrezkoak diren ahots eta datu zerbitzu guztiak biltzen ditu. Beti ere, etengabeko eskuragarritasunarekin, konexioen fidagarritasuna %100a handitzen duten babes lineei eskera, eta kudeaketa eta segurtasuna optimizatzeko tresna esklusiboekin.

Horretarako, empresa txiki eta ertainek eskatzen dituzten beharrizanei erantzuteko, espezializatuta den laguntza eta aholkularitza taldea du konpainiak.

Era berean, sensorika irakurtzeko eta bistaratzeko MPLSan integratutako plataforma bat garatu du, CO2 datuak eta energia kontsumoko irakurketak biltzeko aukera ematen duena, beste aukera askoren artean.

Azken batean, Sarenetek zerbitzu berrien garapenean jartzen du arreta, I+G+b propian egiten duen ahalegin garrantzitsuari esker, bai komertzialean ere, eremu geografiko gehiagotan presentzia areagotuz, bezero eta kolaboratzaile gehaigorekin harremanetan egoteko.

Partekatu

Beste berri batzuk