Sarenet eta Decidata akordio batera iritsi dira ekoizpen-prozesuetan adimen artifiziala eta datuak konbinatzeko
Neurrira egindako konponbideak garatuko dituzte, hasierako aholkularitzatik hasi eta hurbiltasuneko Cloud batean IAn oinarritutako proiektuak ekoiztera arte
Halaber, bi konpainiek Eusko Jaurlaritzaren laguntzak kudeatu ahal izango dituzte interesatuentzat, SPRIren bitartez. SPRIk itzuli beharrik gabeko inbertsioaren % 50 finantzatuko du
Sarenet (https://www.sarenet.es), ahots- eta datu-operadorea eta ostatu-zerbitzuak, enpresetan espezializatua, eta Decidata (https://www.decidata.es), analitika aurreratuko proiektuak garatzen aditua den konpainia, akordio batera iritsi dira Adimen Artifiziala (IA) enpresen produkzio-prozesuetan txertatzeko.
Erakundeentzat, IH, batez ere, berrikuntza, lehiakortasuna eta erabaki-hartzeen hobekuntza errazten dituen tresna bat da, lan-prozesuak nabarmen aldatzeaz gain, pertsonak eta makinak modu berritzaile eta eraginkorrean parekatuz eta lan-ingurune emankorragoak sortuz. Deep Learning, Zibersegurtasuna, Ikuspegi Artifiziala edo Machine Learning dira IAn oinarritzen diren balio erantsi handiko gaietako batzuk, 4.0 Industria garatzeko funtsezkoa baita.
Bai Sarenet-ek bai Decidata-k esperientzia egiaztatua dute azpiegitura-proiektuen garapenean, datuen analisian eta IA-n. Bi konpainien arteko lankidetzari esker, bezeroentzako giltzazko proiektuak eskain daitezke, datuen bilketatik hasi eta modeloen ekoizpenean jarri arte. Ekoizpen-prozesuetan IA aplikatzearen abantailak asko dira; mantentze prediktiboa, kalitate-akatsen detekzioa, prozesuen simulazioa, stocken optimizazioa eta bezeroen ezagutza, besteak beste.
Azken batean, bi konpainiak neurrira egindako konponbideak elkarrekin eskaintzeko moduan daude, hasierako aholkularitzatik hasi eta hurbiltasuneko Cloud batean IAn oinarritutako proiektu bat ekoizten hasi arte, datuen segurtasuna eta pribatutasuna ziurtatuz eta bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokituz.
SPRIren % 50eko finantzaketa itzuli beharrik gabe
Datuen eta IAren konbinazioa 4.0 Industriaren epizentroan dagoela jakinda, SPRI Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko erakundeak Adimen Artifizial Aplikatuko 2022 laguntza-programa jarri du abian, eskaintza eta eskaria aktibatzeko eta euskal enpresa-sarearen efizientzia eta lehiakortasuna hobetzeko.
Programako laguntzak EAEn jarduera-zentro bat duen eta prozesu eta zerbitzuei aplikatutako adimen artifizialaren arloan diruz lagun daitezkeen jarduerak garatu nahi dituen edozein pertsona fisikori edo enpresari zuzenduta daude. SPRIk itzuli beharrik gabeko proiektuen % 50 finantzatuko du, gehienez 100.000 euro. Laguntzak eskatzeko epea 2022ko azaroaren 21ean amaituko da.
Bai Sarenet eta bai Decidata enpresa interesdunei informazio zehatzagoa eskaintzeko moduan daude, bai eta laguntza horien izapidetzea enpresa horientzat kudeatzeko aukera ere.