SARENET, UVESCO TALDEARENTZAT GARATUTAKO SARE TRANSFORMAZIO ETA ZIBERSEGURTASUNEKO PROIEKTU BATENGATIK SARITUA

Albisteak, Bizkaia

Byte aldizkari espezializatuak Sarenet aintzaetsi du 2021eko produktu eta soluzio onenen sari banaketan

Helburu nagusietako bat supermerkatuen segurtasun maila hobetzea zen mantenu lanetako enpreseei beren sare informatikoetara sartzeko kanal seguruak eskeiniz, eta infekzio kasuetan ekipoen isolamendua automatizatzea, hedapenak ekidituz

Sarenet , Internet zerbitzuen hornitzaileak, enpresetan espezializatua, Byte aldizkari espezializatuak sare eraldaketarako proiektu onenaren kategorian saritu du, Uvesco Talderako sare eta zibersegurtasun azpiegitura egokitzeko garatutako soluzioagatik. Bezeroen eskaera berriei erantzuteko, proiektuak arkitektura seguru bat martxan jartzea aurreikusten zuen eskarien trazabilitatea eta etxez-etxeko entrega-zerbitzuak hobetzeko, IOT sistemekin (Internet of things) integrazioa errazteaz gain.

Uvesco kontsumo handiaren eta elikagaien banaketaren sektoreko taldeburua da, eta  nazio mailan hedatzen ari da. Egoitza nagusia Irunen (Gipuzkoa) du, 4 plataforma logistika, 250 supermerkatu (BM eta Super Amara), eta 5.500 langile baino gehiago.

Martxan jarritako soluzioak oso malgua izan behar zuen Uvesco taldearen baldintzetaraka egokitzeko: enpresaren bolumen maila handia, sakabanatze geografikoa eta sistema informatiko oso heterogeneoa. TPVak, balantzak eta alarmak edukiz.

Ingurune irregular honetan eta ekipamendu berezi honekin, Uvescok Sarenet enpresari konponbide bat martxan jartzeko erronka planteatu zion, bere edozein makina, equipo edo dispositibo infektatuz gero, alboko mugimenduen aurrean babesteko. Azken batean, oso proiektu pertsonalizatua zen eta plangintza ona izatea eskatzen zuen.

Sarenet enpresaren proposamena

Sarenetek supermerkatu guztien inguruneak balizko arrisku eta kalteberatasunetik salbu geratzea bermatuko zuen soluzio baten alde egin zuen, sarea segmentatuz, elkarren artean komunikatzeko gaitasuna duten cortafuegos eta switch-ak erabiliz.

Garrantzitsua zen, aldi berean, arazoak antzemateko mekanismo automatikoak izatea, bai arazoak detektatzeko, bai berehala ekipoak, makinak eta dispositiboak babesteko.

Konpainiak proiektu honetarako beharrezkoak ziren hardware eta software guztiak definitu zituen, horretarako Fortinet fabrikanteak garatutako “Security Driven Networking” ikuspegiaren pean, zeinak orain arte sarbideari aplikatutako babesaren arloan, ikusitako berrikuntzarik handiena ematen baitu. Soluzioak trafikoaren segurtasuna aztertzen du malwarea detektatzen du, segurtasun-gorabeherak ikertzen ditu eta, edozein equipo edo makina automatikoki koarentenan jartzen du infekzioa edo erasoa gertatuz gero, enpresaren sare guztia era erraz baten kudeatuz.

Teknikoki, 700 ekipo baino gehiago izan ditu proiektuak, Sarenetek supermerkatuetako instalazio denborak ahalik eta gehien murrizteko aldez aurretik konfiguratu zituen. Aldi berean sare mailan, segmentu bakoitzean elkarren artean zein elementu komunikatu behar ziren definitu zen.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk