SEAk eta Arabako Teknologia Parkeak Arabako Berrikuntza Sariak abiarazi dituzte, lehenengoz
SEA Arabako Enpresariak eta Arabako Teknologia Parkeak lehenengo aldiz sustatu dituzte Arabako Berrikuntza Sariak. Xedea erakunde arabarrak golardoatzea eta aitortzea da, berrikuntzaren alde egunero egiten duten ahaleginaren bidez, bereziki, Estatuko berritzaile eta lehiakorren artean kokatzen baita lurralde historikoa. Hala, proiektu arabarrik onenak saritu egingo dira ondoko lau kategorietan: Autonomoa, MikroETEa, ETEa, Enpresa handia.
Derrigorrezko bidea da berrikuntza, dela produktu, dela marketin, dela antolakuntza, dela prozesu eran; bertatik igarotzen dira gure enpresa eta profesional gehienak. Zentzu horretan, gure probintzian, 10 langile edo gehiago dituzten enpresetan, berrikuntza teknologikoan egiten den urteko inbertsioa 451,3 milioi eurokoa da. Hots, Arabako enpresen % 38,2k berrikuntzan dihardu, Eustatek argitaratu dituen azken datuen arabera.
“Sariok, beraz, gure enpresek duten kultura berritzaile sakonaren, merezitako aitortzaren eta jardun horrek eskatzen duen etengabeko bultzada unibertsalaren erantzun dira”, azpimarratu dute sustatzaileek.
Izen-ematea doakoa da eta Internet bidez egin daiteke gaurtik, hau da, irailaren 15etik, aurrera eta urriaren 15era bitarte, biak barne. Arabako lurralde historikoan kokatutako enpresa eta autonomo guztiek parte hartu dezakete, baldin eta ezarritako epean izena ematen badute eta lehiaketaren oinarriak onartzen badituzte.
2014ko azaroaren 20an, Teknologia Parkean, aurrenekoz banatuko dira Berrikuntzaren Sariak. Bestelako lau kategoria aitortuko dira:
A KATEGORIA
Autonomorik berritzaileenari saria.
Pertsona bakarreko enpresak.
B KATEGORIA
Berrikuntzaren saria, mikroETEan.
10 langile baino gutxiago.
C KATEGORIA
Berrikuntzaren saria, enpresa txikian.
10 eta 50 langile artean.
D KATEGORIA
Berrikuntzaren saria, enpresa ertain eta handian.
50 langile baino gehiago.
Euren merituengatik golardoa jaso ez ezik, 2000 € ere eskuratuko dituzte saridunek, enpresa-jarduera hobetzeko ekintzetara bideratu beharko dituztenak.
Lehenengo deialdiari buruzko informazio guztia kontsultatzeko eta izena emateko, hemen: www.alavainnova.com/eu