SIMO NETWORK 2012 Haztegi-Sariaren deialdia

Gipuzkoa

IFEMA eta Fundetec fundazioak SIMO Network 2012 Haztegi-Sariaren zazpigarren edizioaren deialdia egin dute. Espainian berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea du helburu sariak, kalitatezko zerbitzu eta produktu teknologikoak garatu eta merkatuan arrakasta lortzeko aukera handiak dituzten enpresa gazteen lanaren aintzatespenaren bidez.

Deialdi honetan parte har dezake 2012/09/01 baino geroago eratutako enpresa espainiarrak, teknologia berriak erabiliz produktu eta zerbitzuetan berrikuntza ekarpena egiten dutenak SIMO Network 2012an ordezkatutako sektoreren baten, alegia, Azpiegiturak eta Sistemak, Enpresarentzat Lanabesak eta Irtenbideak, eta Telekomunikazioak eta Internet.

Aukeratutako enpresek jasoko duten saria, SIMO Network 2012an parte hartzea izango da; azoka irailaren 25etik 27ra egingo da IFEMAn. Honez gain, azokako komunikazio kanpainan protagonismo berezia izango dute. Epaimahaiaren erabakia irailaren 11an emango da jakitera.

Proiektuak aurkezteko epea 2012ko uztailaren 20an amaituko da. Deialdira aurkeztutako egitasmorik onenak gainera, Haztegi-Sari Berezia jasoko du, 9.000 euroko balioa duena.

2012 Haztegi-Sariaren oinarriak

Proiektua inskribatzeko fitxategia

Partekatu

Beste berri batzuk