Spotify, vente-privee.com, 3M, Hospital Clínic eta Orbea enpresek berrikuntzarako giltzarriak eskainiko dituzte Business Global Conference+i biltzarrean
Berrikuntzak present egon behar du krisiari aurre egin eta krisi hori aukera bilakatu nahi duten erakunde guztietan. Horixe da Business Global Conference Biltzarraren xedea, non berritu eta global izatea lortu duten (esaterako, Orbea, Lorpen, Iberdrola, Anboto, etab.), merkatu eta kontsumitzaileak exijenteak direla ulertu duten (adibidez, vente-privee.com) eta ideia berriak asmatu dituzten (Spotify) enpresa arrakastatsu batzuk elkartuko baitira. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren bitartez antolatutako biltzar hau BECen izango da azaroaren 10ean.
Spotify enpresak azalduko du nola lortu duen arrakasta musika edukiak on-line banatzeko negozio-eredu disruptibo batekin, Sareak aisialdi eta hedabide enpresentzat sortu duen erronka handienetako bat gainditu baitu. Disko-etxe handienekin lortu dituen akordioei esker, milaka kantu entzuteko aukera eskaintzen du anitz modalitatetan eta, gainera, adibide bikaina da berrikuntzak bezeroek baloratzen dituzten edota ordainduko lituzketen zerbitzu nola bihurtu jakiteko.
Vente-privee.com enpresak ere arrakasta lortu du. Vente-privee on-lineko salmenta atari bat da, lehen mailako marketan oinarritutako errentagarritasun handiko merkatu nitxo bat ikusi zuena. 1,4 milioi bazkide dauzka; bazkide horiek doan eman dezakete izena eta modako edo etxerako artikuluren bat erosi %50 eta %70 bitarteko deskontuekin. Berrikuntza funtsezkoa da enpresen nazioartekotze prozesuetan, bai beste herrialde batzuetan ezartzeko eta baita ere nazioarteko hornitzaileekin lan egin eta gero merkatu lokal batean saltzeko. Horren harira, Orbea enpresak azalduko du nola lortu duen bere negozioa goitik behera aldatzea. Guztiz aldatu zituzten beren produktuak, bizikletak eta txirrindularientzako osagarriak egiten hasi ziren, eta teknologia abangoardistenak eta material aurreratuenak erabili zituzten horretarako.
3M enpresak berrikuntzaren bikaintasuna ordezkatzen du eta liderra da produktu kategoria berrien sorkuntzan. 3M-k post-it ezagunak sortu zituen.
Fundació Hospital Clínic elkarteak era parte hartuko du biltzarrean eta osasun zerbitzuak antolatzeko duen eredu berritzailea emango du ezagutzera.
Kongresua ixteko, mahai-inguru bat egingo da hainbat enpresa berritzailerekin (Bizintek innova, Anboto Group, Ibermática, Fundació Hospital Clínic, 3M, Iberdrola bezalako enpresek eta Salvador Lópezek ere parte hartuko dute), eta ekintzaileen ideiak eta enpresa handiek berrikuntzan duten esperientzia alderatuko dute elkarrekin.
Biltzarrera joan nahi dutenek www.ibgconference.com web orrian eman dezakete izena.