SPRI Sareak Euskadi bisitatuko du 2012ko otsaila-martxoan

Bizkaia

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRI Sarea ekarriko du SPRIren bitartez 2012ko otsaila eta martxoan. SPRIk atzerrian dauzkan Enpresa Bulegoetako Zuzendariak eta Tokiko Aholkulari Espezializatuak Euskadira etorriko dira eta aukera emango diete euskal enpresei eurekin banan-banan elkarrizketatzeko.

Topaketak Euskadiko hiru hiriburuetan egingo dira, delegatuekin elkarrizketatu nahi duten enpresei erraztasun guztiak emateko. Interesatuta dauden enpresek beren agenda eta premiak kontuan hartuta eska dezakete elkarrizketetarako hitzordua www.spri.es web orrian.

OTSAILAREN 28 eta 29an eta MARTXOAREN 1an Asia eta Afrika, eta Ekialde Ertaineko ordezkariak.
MARTXOAREN 5, 6 eta 7an Europako ordezkariak
MARTXOAREN 12, 13 eta 14an Latinoamerika eta NAFTAko ordezkariak

Elkarrizketak ordena honetan eta toki hauetan izango dira: Lehen egunean, Bilbon (SPRIren egoitzan), gero Donostian (Donostiako Teknologi Parkean) eta azkenik Gasteizen (Arabako Teknologi Parkean).

SPRI Sarea
SPRIk atzerrian duen Enpresen Bulego eta Tokiko Aholkulari Espezializatuen Sarea 60 herrialdetan hedatuta dago eta sare horrek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko. Horien artean daude, besteak beste, hauek: Jomuga merkatuei buruzko informazioa eta azterketak, sarrera komertziala, nazioarteko ezarpen produktibo eta komertzialak egiteko laguntza, behin-behineko kokapena SPRIko negozio zentroetan, bakarkako prospekzio bidaiak antolatzea, zenbait tramite egiteko laguntzak, tokiko autoritate eta administrazioekin harremanetan jartzen laguntzea, finantza arloko laguntzak eskuratzea…

Eusko Jaurlaritza eta Nazioartekotzearen Sustapena
SPRI Sarearen merkataritza arloko ekimen hau Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak nazioartekotzea sustatzeko abian jarri duen estrategiaren barruan kokatzen da, 2010-2013 Lehiakortasun Planean ageri den bezala. Estrategia horrek helburu hauek ditu nazioartekotzearen arloan: nazioartekotutako enpresa kopurua handitzea, merkatu geografikoak dibertsifikatzea, euskal enpresa sarea osatu eta hobetuko duten inbertsiogileak erakartzea eta enpresek mundu globalean dituzten erronkei erantzungo dieten profesionalak prestatzea.

Iturria: Spri

Data: 2012/02/02

Partekatu

Beste berri batzuk