SPRI Taldeak Txina bisitatuko du euskal enpresei laguntzeko

Gipuzkoa

Enpresen euskal agentziaren ordezkaritza bat, Alexander Arriola zuzendaria buru duela, Txinara joango da datorren astean eta bertan dauden euskal enpresariak bisitatuko ditu. Lankidetza hitzarmen bat sinatuko du Jiangsu Federation of Industry & Commerce-ekin, Jiangsu probintziako industria eta merkataritzako erakundeez osaturiko irabazi asmorik gabeko gobernu erakundearekin. 
china-visita-spri-en-2013-SmallEkonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI enpresa agentziako ordezkaritza bat Txinara joango da astelehen honetan, hiru helbururekin: bertatik bertara ezagutzea han dauden euskal enpresen egoera, jakitea zein egoera bizi duten Txinaren bilakaera ekonomikoa aldatu denetik (hazkunde moderatua eta Burtsaren beherakada), eta Euskadi eta Txinaren arteko harreman instituzionalak garatzen jarraitzea. Bidaia honetan SPRIren Singapurreko ordezkari Ander Zozaiak parte hartuko du, zeinak Asia hego-ekialdeko merkatuen aukerak azalduko baitizkie dagoeneko han dauden euskal enpresei.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk