SPRIk 32.606 kontsulta jaso eta erantzun ditu AZZaren lehen jarduera urtean

Araba

AZZk (Arreta Zerbitzu Zentralizatua) zuzenean argitzen ditu telefonoz eginiko kontsulten %74 Zerbitzu berri hau laguntzarako plataforma da, zeinaren bidez SPRIk bezeroentzako zerbitzuaren kalitatea hobetu baitu, informaziorako sarbidea erraztuz eta irizpideak bateratuz. AZZri esker, SPRIren eta enpresen arteko informazio fluxua hobea da orain, zerbitzu arin eta zuzenagoa eskaintzen duelako eta gogobetetze maila handiagoa delako erabiltzaileen artean

Spri, 13/03/2012

AZZ, bezeroaren arretarako zerbitzu zentralizatua lanean hasi zenetik lehen hamabi hilabeteak igaro direnean, SPRIko bezeroen gogobetetze maila handitu egin da zerbitzu horrek eskaintzen duen arintasun eta azkartasunagatik.

Sistema berri honek 32.606 kontsulta jaso eta erantzun ditu 2011ko martxoan martxan jarri zenetik; horietatik %74 telefonoz jasotzen ditu eta gainerako %26 posta elektronikoz.

Jasotako kontsulta guztien artean %35 Informazio Gizarteari buruzkoak izan dira, %27 Enpresa Eraldaketari buruzkoak, %16 Enpresen Sustapenari buruzkoak, %9 Teknologiaren ingurukoak, %1 Arrisku Kapitala-Resiste-ri buruzkoak eta %12 SPRIren gainerako jardueren ingurukoak.

Partekatu

Beste berri batzuk