SPRIk bere kanpo-sarea Tunisia, Austria eta Malaysiaraino zabaldu du

Bizkaia

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) bere kanpo- sarean Tunisia, Malaysia eta Austria barneratu ditu eta herrialde horietan euskal enpresen behar eta eskaerei erantzungo dieten tokiko aholkulariak egongo dira. Zabalkuntza honekin SPRIk dagoeneko 56 herrialdetan ditu bulego iraunkorrak eta tokiko aholkularitzak, berezko sarearen bidez. Tunisia, Malaysia eta Austrian diharduten euskal enpresek merkatu horietako aditu profesionalen laguntza jasoko dute. Austria sartzearen ondorioz, SPRIren sareak Europako 31 herrialde biltzen ditu. Malaysia ere barneratzeak Asiako kontinenteko 10 herrialdetan bere zerbitzuak areagotzea dakar berekin. Afrikaren kasuan, SPRIk 7 herrialdetan ditu tokiko aholkulariak. Gainera, Europako erakunde den Enpresa Garapenerako Zentroarekin (EGZ) adostutako hitzarmenaren bidez, SPRIk Afrika, Karibe eta Pazifikoko 41 herrialdetan laguntzarako egiturak ditu eta sare hau erabiltzen hasi da jada Senegalen eta Boli Kostan.

Partekatu

Beste berri batzuk