SPRIk berritu egin du Europarekiko konpromisoa euskal ETEei laguntzeko

Araba

–       SPRI-Enpresa garapenerako agentziako zuzendariak, Alexander Arriolak, 2020ra arte iraungo duen hitzarmen bat sinatu du Enterprise Europe Network-ekin (EEN), hots, ETEei  laguntzeko EBko  tresna funtsezkoenetako batekin.

–        2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EEN-en bidez.

–       EEN-ek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu eta SPRI horietako baten barruan dago, Basque EEN Partzuergoaren barruan hain zuzen.

Grupo-SPRI+GV-640x163Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI-Enpresa garapenerako agentziak berritu egin du  Europarekiko bere konpromisoa euskal enpresei laguntzeko, batez ere teknologia transferitzeko Enterprise Europe Network-en (EEN) bitartez. EEN hori Europan dagoen funtsezko tresna bat da ETEei  laguntzeko, Europako enpresen lehiakortasuna sustatzen baitu enpresa horiei nazioartekotzen lagunduz, teknologi transferentziak ahalbidetuz eta finantzaketako programetarako sarbidea erraztuz. Hitz batean esanda, negozio berriak irekiz eta aberastasuna sustatuz. 2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EEN-en bitartez.

EEN-ek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta SPRI horietako baten barruan dago, Basquee ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.

Iragan urtarrilaren 12an, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak -SPRI da  Basque Enterprise Europe Network (Basque EEN) Partzuergoaren koordinatzailea-, eta Patrick Lambert-ek, Enpresa Txiki eta Ertainentzako Agentzia Exekutiboko (EASME) zuzendari exekutiboak, Europako Batzordeak eurengan delegatutako ahalmenez, lankidetza hitzarmen berri bat sinatu zuten 2015-2020 aldirako.

EEN 2008an sortu zenez gero, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte eta 4.000tik gora lagunek parte hartu dute EENren jarduerei buruzko aholkularitza eta informazio jardunaldi eta ekitaldietan. Bakarrik azken bi urteetan ia 20 ekitaldi antolatu dira.

Sinatutako hitzarmenari esker, Basque EEN-ek (http://www.eenbasque.net/)  aurrerantzean ere eskainiko dizkie enpresei  –batez ere euskal enpresei–  Europako politikei eta negozio aukerei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzuak, laguntza emango die teknologi transferentziako prozesuetan eta sarbidea erraztuko die I+G+B finantzatzeko Europako programetara.

Zazpi urte hauetan euskal ETEek aukera izan dute beste herrialde batzuetako konpainiekin harremanetan jartzeko eta beren ezagutzak haiekin trukatzeko. Horri esker, enpresa eta teknologi arloko 8.200dik gora lankidetza akordio sinatu dira EEN sarean, sare hori 50etik gora herrialdetan hedatua dagoelarik, Amerika eta Asiako merkatuak barne.

 

 

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk