Sprik I+G emaitzak ustiatzeko tailerrak antolatu ditu
Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) ekainaren 3tik uztailaren 15era enpresei zuzendutako hainbat lan-tailer antolatuko ditu. “I+G Emaitzak ustiatzeko tailerra” da bilera horien izenburua. Garapen berrietan konpainiek egiten dituzten inbertsioak errentagarriak izan daitezen esparru europarrean aurkeztutako aukera guztien berri eman nahi die SPRIk. Bilerak Bizkaiko Teknologia Parkean egingo dira.