SPRIk ikastaro bat antolatu du erakusteko nola merkaturatu teknologia jabetza intelektualeko eskubideen eta lizentzien bitartez

Bizkaia

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI-enpresen garapenerako agentziak ikastaro bat antolatu du EEN (Entreprise Europe Network) sarearen bitartez. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Zamudio) izango da otsailaren 6an, eta aztergai izango dute nola merkaturatu teknologia jabetza intelektualeko eskubideen eta lizentzien bitartez.

Grupo-SPRI+GV-640x163Licensing Executives Society  International (LESI) elkarteak garatu du LES100  izeneko ikastaro hori. LESI Estatu eta eskualde mailako 32 sozietatek osaturiko elkarte bat da, eta bertara biltzen dira teknologiaren transferentzian eta jabetza intelektualeko eskubideen eta lizentzien kudeaketan (know-howa, softwarea patentatzen duten asmakizunak, copyright eta markak) interesatuta dauden gizon eta emakume zenbait. Jardunaldian zehar jabetza intelektualaren eta lizentzien kudeaketaren ikuspegi orokor bat emango da.

Ikastaroak bost modulu ditu, eta modulu horietan zehar jabetza intelektualaren oinarrizko printzipioak eta motak landuko dituzte: patenteak, markak, copyrighta, irudi komertziala eta enpresen sekretuak.

Baita ere aztertuko dituzte jabetza intelektualarekin lotutako lizentzien merkaturatze eta sorkuntza prozesuak, zergatik eskuratu behar diren lizentzia horiek, nolakoak diren lizentzia akordioak, arau-hausteak, lehiatzeko eskubidea eta harremanen sorkuntza.

Ikastaroa bereziki diseinatuta dago teknologia arloko lizentzien arloan aurretiazko esperientziarik ez duten pertsonentzat, eta beste hainbat gai ere landuko dituzte, hala nola tarifak, arriskuen kudeaketa eta joko lizentziak.

Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 2ra arte LES España-Portugal webgunean (www.les-sp.org).

Partekatu

Beste berri batzuk