SPRIren atzerriko bulegoetan prestatuko diran bekadunek Euskadiko Parke Teknologikoak ezagutu dituzte

Bizkaia

  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan dira gaur, Parkeen eredua eta bilakaeraren eta bertan kokatutako enpresen berri izateko.
  • Abenduan zehar Euskadiko jardun ekonomiko eta industrialaren inguruko prestakuntza zabala egin dute, urtarrilean SPRIren atzerriko bulegoetara joan baino lehen.

Bekadunak_SpriBizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak nazioartekotze arloko bekadunen bisita jaso du gaur, SPRIren eskutik. Datorren urtean SPRIren atzerriko bulegoetan prestatuko diren bekadunek Euskadiko Teknologi Parkeen historia eta bilakaera ezagutzeko aukera izan dute: noiz eta zergatik sortu ziren, zein izan den urte hauetan zehar izan duten garapena eta gaur egun Euskadiren jardun ekonomikoari egiten dioten ekarpena.

Parkeko eraikin nagusian egindako topaketaren ondoren, Tecnaliaren egoitzara joan dira, plataforma teknologikoa bertatik bertara ezagutzeko. Tecnaliaren egitura eta daturik esanguratsuenen berri jasota, bere laborategiak bisitatu dituzte bekadunek eta bertan, Tecnaliak ikertu eta garatzen dituen arlo desberdinak, batik bat energiari lotutakoak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bidez, aurten egindako nazioartekotze beken deialdian aukeratuak izan eta urtarrilean SPRIren kanpo sareko bulego propioetan lan egingo duten bekadunak dira gaur Bizkaiko Parkean izan direnak; India (Mumbai), Errusia (Mosku), bi bekadun Txinan  (Pekin eta Shanghai), Alemania (Munich), Singapur, 2 bekadun Brasilen (Sao Paulo), 2 Polonian (Varsovia), 2 Kolonbian (Bogota), 2 Mexikon (Mexiko D.F.), Txile (Santiago) eta AEBetan (New York) arituko dira urtarriletik aurrera.

Atzerriko bulegoetara joan baino lehen, Euskadiko jarduera ekonomiko eta industrialaren inguruko prestakuntza zabala eman nahi izan die bekadunei, enpresa, kluster, erakunde etabar bertatik bertara erakutsiz eta azalduz. Prestakuntza honen barruan kokatzen da gaur Parkera egindako bisita.

Partekatu

Beste berri batzuk