Spriren atzerriko sarea Euskadin izango da otsailean eta martxoan
Otsailean eta martxoan Sprik atzerrian dituen ordezkariekin bilerak egiteko aukera dute enpresek
Datozen bi hilabeteotan, otsailean eta martxoan alegia, atzerrian dituen ordezkariekin bilerak egiteko aukera eskaintzen die SPRIk euskal enpresei. Bilerok hiru euskal hiriburuetan egingo dira: Bilbon, Spriren egoitzan, Donostian eta Gasteizen berriz Teknologia Parkeetan.
SPRIk, atzerriko sarearen bidez, nazioartekotzeko zerbitzua eskeintzen die euskal enpresei, honako lan hauek betez:
- Merkatuen informazio eta azterketa
- Merkaturatze Sarrera
- Ezarpen komertzial edo produktiboan laguntza
- Behin behineko ezarpena
- Prospekzio bidaien antolaketa
- Hainbat tramitazioetarako laguntza
- Tokian tokiko agintari eta administrazioekin harremana
- Finantza arloko laguntzetara sarbidea