SPRIren Txinako bulegoari esker Euskadi inbertsiogile txinatarrentzako jomuga bihurtu da

Gipuzkoa

SPRIren Txinako bulegoaren bidez Euskadi inbertsiogile txinatarrentzako jomuga bihurtzen ari da. “China International Trade Promotion Committee Beijing” (CCPIT) erakundeak bere web orrian dio Euskadi jomuga egokia izan daitekeela inbertsiogile txinatarrentzat.

Spri ChinaBestalde, SPRIren Txinako ordezkari Mikel Yang-ek Txinako hainbat forotan egin dituen aurkezpenak direla-medio Euskadi erreferentziazko eskualde bihurtu da BIMEP bezalako proiektuetan. Biscay Marine Energy Platform (BIMEP) itsaso zabaleko olatuak atzemateko dispositiboen azpiegitura, entsegu eta demostraziorako azpiegitura bat da. Itsasoko dispositibo horiek olatuen energia aprobetxatzeko eta energia elektriko bihurtzeko erabiltzen dira. Bere helburua da derrigorrezko urrats bihurtzea mota horretako dispositiboak merkaturatu nahi dituzten enpresa teknologiko guztientzat. Horretarako, beharrezko elementu tekniko eta burokratiko guztiekin hornitutako 5,3 km2ko azalera dauka Bizkaiko kostaren parean, Lemoizko uretan, eta enpresek “proba gune” bezala erabiliko dute, beren dispositiboak instalatu eta probatzeko.

Mikel Yang-ek Txinako zenbait eragile ekonomikoren arreta erakartzea lortu du. Hala, azken asteotan bi hitzaldi eman ditu Beijingeko Nazioarteko Merkataritza Ganberen Konferentzian eta Txinako Hi-Tech Expo Eko-ekonomia Konferentzian.

Datozen egunetan gauza bera egingo du Nanjing hirian, Invest in Spain foroan. International Green Association elkarteak ere eskatu dio BIMEP proiektuari buruzko aurkezpen bat egin dezala Beijingeko Economy Global Green Economy Prosperity Forum 2015 foroan.

Bestalde, Euskal Telebistak  Txinan duen berriemaileak eskainitako informazio interesgarrian argi geratu zen SPRIren Txinako bulegoak tramite garrantzitsuak egiten dituela.

Partekatu

Beste berri batzuk