SPYRO enpresa, Gipuzkoako Enpresa malguseguruari ADEGI saria

Gipuzkoa

Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak (ADEGI) SPYRO (CTI Soft) enpresari eman dio zerbitzuen sektoreko Enpresa malgusegurua 2012ko saria. Enpresa honek egoitza nagusia Donostiako Teknologi Elkartegian du eta bere espezializazioa izen berezko softwarea garatzea eta merkaturatzea da.

“Enpresaren eguna 2012” dela-eta eman den sari honek, malgusegurtasunaren kultura eragiten duten printzipioen aplikazioan praktika onak direla-eta nabarmendu diren enpresak aintzatesten ditu. Malgusegurtasunaren ezaugarria enpresaren antolaketa gaitasunaren eta langileen segurtasunaren arteko oreka da.

ADEGItik jakinarazi dutenaren arabera, sari hau ematerakoan, besteak beste, ondoko aldagarriak baloratu dira: mugikortasun funtzionala, ordutegien, lanaldien eta soldaten malgutasuna, familia kontziliazioaren neurriak, gizarte onurak, barne prestakuntza eta parte hartzeko ereduak.

Ricardo González Lafuentek, SPYROko zuzendari nagusiak, ondokoa azpimarratu du: “gure enpresan malgusegurtasuna sistema oso bat dela ulertzen dugu, enpresei lehiakorrago izatea ahalbidetzen diena eta bertan lan egiten duten pertsonei, berriz, beren lan bizitzan zehar kalitatezko enplegu bat izatea”.

SPYRO enpresaren egoitza nagusia Donostiako Teknologi Elkartegian dago eta, halaber, bulego bat du Bizkaiko parkean eta herrialde osoan zehar partnerren sare zabala du. Gainera, Txina, Estatu Batuak, Brasil, Kanada, India, Frantzia, Mexiko, Portugal eta Ingalaterran dago, besteak beste.

SPYROk 25 urtetik gorako esperientzia du eta ziurtagiri ugari, kudeaketaren alorrean bikaintasunaren Urrezko Q-a, software-aren garapenaren kalitatearen CMMI 2 edo bere kalitate politikarengatik ISO 9001 ziurtagiria.

Partekatu

Beste berri batzuk