SPYRO Taldeak eta ELKARGIk enpresen diruzaintzaren kudeaketa hobetzeko soluzioak aurkeztuko dituzte Bizkaiko Teknologi Parkean

Bizkaia

  • Lehen saioa Iruñan egingo da otsailaren 16an, asteazkenez; bigarrena berriz Bizkaiko Teknologi Parkean, otsailaren 17an, ostegunez; eta hirugarrena otsailaren 23an Donostian, ELKARGIren egoitzan

SPYRO Taldeak eta ELKARGIk VII. Jardunaldi Profesionalak egingo dituzte, zazpigarren urtez jarraian. Bertan bilduko dira euskal enpresetako ehundik gora finantza arduradun, gerente eta administrazio arduradunak. Jardunaldion helburua honako hau da: egun bizi dugun egoerako ekonomikoan funtsezkoa den enpresen finantza-kudeaketa hobetzeko tresnak ezagutzera ematea.

Jardunaldiak otsailaren 16an asteazkenez hasiko dira Iruñan, ANETen egoitzan 09:30etan; hurrengo egunean, otsailaren 17an berriz, Bizkaiko Teknologi Parkean jarraituko du eta otsailaren 23an, Donostian, Elkargiren egoitzan bukatuko da. Topaketotan SPYRO Taldeak Proiektuen Kudekaetan, Finantzaketan eta Kostuen Kudeaketan duen eskarmentua emango du ezagutzera, bere Proiektu Arduraduna den Isaac Belloren eskutik.

Konpainiak soluzio informatikoak garatzen ditu, hauen bidez industria, merkataritza eta zerbitzu alorreko enpresa ertainen negozio prozesuen kudeaketa hobetzea lortzen da. SPYRO, kudeaketa software integratua da (ERP), jarduera arlo desbedinetan 25 urtetik gorako esperientzia eta 5.000 erabiltzaile baino gehiago dituena; munduan lidergoa duten Oracle, HP edota Microsoft bezalako konpainiekin aliantzak ditu gainera.

VII. Jardunaldi Profesionaletan, ELK-Cash tresna aurkeztuko da, enpresaren diruzaintzaren kudeaketa osorako; Mikel Ansoalde eta Iñigo Sagues, ELKARGIko finantza kontsultoreek egingo dute aurkezpena, aplikazio honen erabilgarritasunak azalduz, besteak beste, epe labur, ertain eta luzeko diruzaintza txosten eta aurrekontuak berehala lortzea, enpresaren diruzaintza egoeraren uneoroko ezagutza, kobratu eta ordaindu beharreko kontuen kudeaketaren hobekuntza etabar.

Partekatu

Beste berri batzuk