Talentua Sarean: Juan Carlos Antigüedad Amo, Polimerbio S.L.ko bazkide sortzailea

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Enpresaren jarduera…

Polimerbio UPV/EHUren spinoff gisa sortu zen. Ekimen horren interes nagusia eremu medikoan eta ehunen ingeniaritzan aplikatzeko material biodegradagarriak dira.

Enpresaren jarduera ikerketan oinarritzen da, merkatura gailu mediko bioxurgagarri berriak eramateko; horrela, analisi eta ikerketako zerbitzu adituak ere ematen dizkie behar duten enpresa eta laborategiei.

Enpresaren bereizgarriak…

Polimerbioren helburua merkatuko erreferentzia bilakatzea eta talentuari eutsi ahal izatea da eta, horretarako, ikertzaileei irteera eskaintzea.

Zer ekarpen egin nahi diozue gizarteari?

Gure erronka gizarte-ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da eta, horretarako, Medikuntza bultzatzea mundu osasuntsuagoa izateko egiten duen ahaleginean.

Eta Euskadiko Parke Sareak, zer ekarpen egiten du?

Batetik, enpresa bioteknologikoak garatu ahal izateko eta, bestetik, sektorea sendotzeko baterako proiektuetarako topaguneak aurkitzeko ingurune egokia.

Nazioartera begira dagoen enpresak zer izan behar du?

Nazioarteko proiektu horretan aurrera egiteko grina izan behar du, bai eta biomedikuntzaren munduan nazioartekotzeko bidelagun egokiak ere.

Eta zer ez du izan behar?

Ez du merkatuaren eta tokiko laguntzaren ikuspegia bakarrik izan behar; izan ere, horrek hondamena ekarriko lioke.

Erreferente bat enpresa-munduan?

Bai, Polimerbiok erreferente izan nahi du, eta, horretarako:

  • Gailu mediko disruptiboetan berrikuntzak sartu
  • Dagoen talentuari enpresa-munduan irteera eman

Zer enpresaren filosofia duzu gustuko?

Ez dago bat bereziki deigarri egiten zaidana; oro har Basque Health Cluster-en sartuta gauden eta mundu biomedikoan etorkizunean protagonismoa izatea xede dugun ETE guztiak.

Talentuarekin batera, zer behar da?

Enpresa-ikuspegia. Talentua merkatura produktuak ateratzeko orduan helburu gisa ezartzearen aldeko apustua egiten dugu, eta “ez ikerketa hutsaren aldekoa”.

Non aurkitzen dituzu zure enpresarako behar dituzun talentuak?

UPV/EHUrekin lotura handia dugunez, gurekin lan egiteko interesa duten ikertzaileak ditugu, eta etorkizuneko talentua erakartzeko oinarria izango da, enpresa erreferente bilakatzean.

Nire laneko mahaian edo bulegoan beti dago…

Eztabaidatzeko eta dugun ezagutza guztia produktu berritzaile eta merkatuak onartutako produktu bilakatzea lortzeko lekua.

Partekatu

Beste berri batzuk