TALENTUA SAREAN: María del Mar Vivanco, bioGUNE IKZko ikertzailea
Bularreko minbiziaren aurkako terapia hormonalarekiko erresistentzia garatzeko, zelula ama kartzinogenoen eginkizuna ezagutarazi dute haren ikerketek.
Ikerketa zientifikoko zentroa da bioGUNE IKZ, eta askotariko gaixotasunetan (minbizia, neuroendekapenezko gaixotasunak eta gaixotasun arraroak barne) inplikatutako mekanismo eta oinarri molekularren azterketara bideratzen du bere jarduera.
Bereizgarriak …
Definizioz, irabazi asmorik gabeko ikerketa-zentro izaki, zientziaren ezagutzan eta balioan oinarritzen da bere filosofia, gizarte hobea eta aurreratuagoa lortzeko asmoz.
Gizarteari egin nahi dizkiozuen ekarpenak …
bioGUNE IKZk bere ezagutza-aurrerapenak, aurrerapen tekniko eta zientifikoak, azpiegiturak eta langile zientifiko guztiak ipintzen ditu komunitate zientifikoaren zerbitzura, osasunaren eta gizartearen mesede; beti.
Eta Euskadiko Parkeen Sareari dagokionez, zer ekarpen egiten diozue? …
Euskadiko Parkeen Sareko beste zientzialari batzuek ere erabil dezakete bioGUNE IKZren azpiegitura bikain eta askotarikoa. Izan ere, bioGUNE IKZko taldeen eta beste talde batzuen arteko lankidetzak ohikoak dira, sinergiak eskuratzeaz gain, bi alderdiek eman dezaketen onena aprobetxatu ahal izateko. Diziplinarteko lankidetzak estrategia ezin hobea dira zientziak aurrera egin dezan.
Munduan zehar hedatutako enpresa batek hau eduki behar du:
Uneoro ikuspegi irekia duen jendea, ezagutzan ematen diren aurrerapausoekiko konpromisoa duena.
Ez, ordea:
Bidegabekeriarako joera.
Eta enpresen munduko erreferentzia bat aipatzekotan? …
Berez, ez dagokit niri. Baina, Europan, EMBL da ikerketaren alorreko erreferentzia bikaina.
Haren filosofiagatik gustuko duzun enpresa…
Ikerketaren alorrean, EMBL (European Molecular Biology Laboratory) dut erreferentzia.
Talentuak hauxe dakar berekin…
Zintzotasuna.
Non bilatzen dituzu enpresarako behar dituzun talentuak?
Munduko edozein txokotan. Ikerketak nazioarteko izaera du, eta ona da laborategiak ere halakoak izatea.
Nire laneko mahaian edo bulegoan, beti dut…
Xingola arrosa.