Talentua Sarean: Naiara Martín, P3rseus-sustatzailea
Informazioaren segurtasunaren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuak: zibersegurtasuneko eta ziberadimeneko soluzioetarako zerbitzuak eta ezarpenak egiten ditugu, enpresa- eta industria-inguruneetan. Segurtasuneko azpiegituren eragiketak eta monitorizazioa egiten dugu, eta ziberintzidenteetarako erantzunak ematen ditugu; horretarako, kudeaketa-sistemak aplikatzen ditugu, denbora errealean.
Enpresaren bereizgarriak …
Harreman- eta zerbitzu-eredu berria planteatu nahi dugu, edozein erakunde-motak segurtasun-maila bat arrazoizko kostuetan eduki ahal izateko, bai eta duela gutxi erakunde handiek bakarrik eskura zezaketen kalitatea izateko ere.
Zer ekarpen egin nahi diozue gizarteari?
P3rseus-en segurtasunaren inguruko ezagutza eta sentsibilizazioa eragin nahi dugu enpresetan eta herritarretan, eta lanpostuak sortu nahi ditugu zibersegurtasunaren sektorean, balio erantsi altuko sektorea den aldetik.
Eta Euskadiko Parke Sareak, zer ekarpen egiten du?
Puntako negozio-jarduera, Euskadiko parkeetako gainerako enpresetatik hurbil dagoena, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) euskal industriaren lehiakortasun- eta berrikuntza-gaitasunean eragina duten zibersegurtasuneko mehatxuei erantzuteko duen helburuarekin bat etorriz.
Nazioartera begira dagoen enpresak zer izan behar du?
Tokiko presentzia ikuspegi globalarekin; herrialdeko kulturaren, heldutasunaren eta beharren ezagutza eta zenbait ingurunetako esperientzia.
Eta zer ez du izan behar?
Estrategia txarra, eta ez du proiektu independentetzat jo behar. Bestalde, lehiari begiratu behar zaio eta ez da presarik eduki behar itzulkina eskuratzeko.
Erreferente bat enpresa-munduan?
Kamila Sidiqi, emakume enpresaburu afganiarra; herrialde haretan emakumeek aukera gutxi dituzte eta, hala ere, negozio bat hasi zuen bertan, eta erreferente gisa jarri zuen Ekialde Ertaineko modan. Orain business angels sarea zuzentzen du, beste emakume ekintzaile batzuk bultzatzeko. http://kamilasidiqi.com/curriculum-vitae/
Zer enpresaren filosofia duzu gustuko?
Everlane; moda-enpresa bat da, eta kalitateko arropa eskaintzen du, prezio lehiakorretan, diseinu ona du eta giza tratu ona ematen duten fabriketan ekoizten du arropa hori eta “erabateko gardentasunaz”. https://www.everlane.com/about
Talentuak zer behar du? Ahalegina eta lana.
Non aurkitzen dituzu zure enpresarako behar dituzun talentuak?
UPV-EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta inguruko Lanbide Heziketako zentroekin ari gara harrobia egiten.
Nire laneko mahaian edo bulegoan beti dago… oparitu dizkidaten amuletoak.