Talentua Sarean: Pío Aguirre, Elkargi-ko zuzendari nagusia

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Elkargi, enpresen eskutik eta enpresentzat

Pío Aguirre elkar bermatzeko sozietate honen zuzendari nagusiak ETEek, ekintzaileek eta autonomoek finantzaketa egokiagoa eduki ahal izateko aukera ematen du.

Elkargi enpresek sortu dute, enpresei zuzenduta; berme-sozietatea da (EBS), alegia, finantza-erakunde honek, bere abalen bidez, bankuek ETE eta autonomoei ematen dieten kredituaren baldintzak hobetzen ditu eta, horrela, benetako finantzaketara sarbidea izateko aukera ematen die. 38 urte daramatza sozietateak lanean, eta, urte horietan, fundazioaren helburuari erantzutea izan du helburu: ETE, ekintzaile eta autonomoei finantzaketa egokiagoa izateko aukera ematea, bai epe aldetik, bai kostu aldetik, eta, aldi berean, horien finantzaketa-kudeaketa hobetzea, prestakuntzaren eta aholkularitzaren bidez. Sozietateak abal-emaile gisa duen gaitasuna eztabaidaezina izan da sozietatearen ibilbide osoan zehar, eta orain are argiagoa da, indartsu baitago. “Gu hemen izatea faktore estrategikoa da eta izaten jarraituko du, gure enpresen bilakaerarako”, esan du Pío Aguirre zuzendari nagusiak. Une hauetan, 15.300 enpresa elkartu baino gehiago dira; arrisku bizia 908 milioi eurotik gorakoa da, eta azken urtean formalizatutako abalak 261 milioi eurotik gorakoak, kontuan hartuta horietatik ia erdia inbertsiora bideratu zela. Hori guztia dela eta, Estatuan elkar bermatzeko sozietateetan erabateko liderra da eta sektoreko erreferenteetako bat Europan.

Jatorria dela eta, sozietate hau euskal enpresek finantzaketa egokira jotzeko zeukaten beharrari erantzuteko sortu zen. Gainera, oso une zailean sortu zen, 80ko hamarkadan, industria-krisiak euskal enpresa-egitura astindu zuenean. Elkargi izan zen euskal enpresak orduko finantzaketa-arazo larria konpontzeko hartu zuen irtenbidea, eta bere abalaren bidez lortu zen epe luzeko finantzaketara jotzeak zailtasunik ez ekartzea eta enpresa txikiek eta ertainek beren tamainaren ondoriozko gainkostua jasan behar ez izatea, behintzat sozietate honek bermatutako alderdian. “Oro har, gure enpresen finantza-egitura beste garai batzuetakoa baino hobea da; enpresa-kudeaketako baliabide gehiago eta hobeak dituzte, kanpora zabalduago daude eta finantza-sistema oso kaudimenduna dute. Beraz, indargune horiek aprobetxatu behar ditugu, gure enpresa-egiturak aurrera egiten jarrai dezan, lehiakortasun globalaren bide konplexutik”, esan du Aguirrek.

Etorkizuna dela eta, sozietate honen bidearen inguruan baikorrak gara, neurriz, baina euskal enpresaren epe ertaineko eta luzeko finantza-egonkortasunak nolabaiteko kezka ere eragiten du. “Arduratuta gaude ETEak, batik bat 50 langiletik beherakoak, kreditua eta interes-tasa baxuak jasotzeko erraztasunak eragiten duen irudikeria bizitzen ari ote diren eta, ondorioz, finantza-baldintzak aldatuz gero eragile ahulak izatea; izan ere, finantza-baldintzak aldatu egingo dira, lehenago edo geroago, eta, ziurrenik, ez hainbeste denbora barru”, esan du zuzendariak. Zuzendariak azpimarratu du bere sozietatea finantzaketa-tresna egokia dela enpresentzat, eta epe ertain eta laburrean egonkortasunerako eta sendotasunerako bermatzailea dela. Elkargik Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean du egoitza eta, bertan, teknologia eta berrikuntza agerikoak dira; halaber, oinarri ditu zenbait azpiegitura eta enpresa-egituratik hurbil dago eta hurbiltasun hori oso esanguratsua da.

Partekatu

Beste berri batzuk