Tamaina irabaztea lehiatzen jarraitzeko gure erronka nagusia

Gipuzkoa


• Makina‐erreminta sektoreak masa kritikoa pilatu beharra du, berritzeko eta bere jarduera nazioartekotzeko
• Makina erreminta esportazioko errekorrak egiten ari da, nahiz eta aurreikuspena ez izan hain ona
• Urte hasera ahulak 2013 malkartsua aurreratzen du
• AFMk ekainaren 12tik 14ra, Makina erreminta eta Ekoizpen Teknologien XIX. Biltzarra antolatzen du

Sektore osoaren esportazioa ekoizpenaren %80 baino gehiago izan zen. Guztira 1.088,13 milioi euro esportatu ziren, 2011ko 994,88
milioi euroak baino %9,37 gehiago. Esportazioek inoiz lortu duten zifrarik altuena izan da.

Azpisektoreetan banatuz gero, makina‐erremintetan 782,4 milioi euro saldu ziren kanpoan, hau da, aurreko urteko zifrekin alderatuz gero %12,59ko igoera egon da. Datu oso deigarri bat: 2012an Espainian ekoiztutako makinaerreminta guztien %92 kanpoko merkatuetarako izan ziren. (Gehigarri, osagarri eta erremintak kontuan hartu gabe).

Gehiegarriei dagokionez, 30,42 milioi euro esportatu ziren, 2011ko 25,49 milioirekin alderatuz, %19,34ko gehikuntza suposatzen du. Osagai eta ekipoek 120,33 milioi euro esportatu zituzten, aurreko urtean baino %9,9 gehiago, eta erremintek 2011an baino %6,34 gehiago esportatu zuten, hain zuzen ere 47,99 milio euro.

Beste behin ere Txina da gure makina eta osagaien merkatu nagusia; esportazioen %20a bereganatuz. Gehigarriei eta erremintei dagokienez, Frantzia eta Alemania daude esportazioko rankingaren lehenengo postuan.

Fakturazioari dagokionez, %7,14ko hazkundea egon zen eta 1.327,66 milioi euroko zifra lortu zen.

Makina‐erremintak 851,65 milioi euro izan ziren, aurreko ekitaldiko 771,34 milioi euro baino %10,41 gehiago. Bestalde, gehigarriak (47,90 milioi euro) %4,20 hazi ziren; osagaiak eta ekipoak ere hazi ziren, %11,44 hain zuzen ere, eta 175,50 milioi eurora iritsi ziren.
Erremintek, ordea, ez zuten zifra positiborik izan, aitzitik, %2,42ko beherakada izan zuten eta 2012an 83,56 milioi eurotan geratu ziren.

Zifra hauek positiboak izan arren, 2008an lortutako zifren azpitik daude, %20 beherago, eta hori kontuan izanda aztertu behar dira. Sektoreko elkartean enpresa mota heterogeneoa dago eta horietako bakoitzak egoera desberdinak bizi ditu, eta kasu askotan oso egoera zailak.

Barneko kontsumoaren zifrak oso baxuak direnez, herrialdea berrindustrializatzeko politikak eskatzen ditu elkarteak. Elkarteko presidenteak, José Ignacio Torrecillak dioenez: “Barneko merkatuaren beherakadari irmo heldu behar diote gobernuek. Premiazkoa da industria‐jarduerari lehentasuna ematea eta industria‐inbertsioa babestuko duten planak aktibatzea. Ekonomia orekatua eta sendoa izateko industria ezinbestekoa da”.

Merkatuaren egoera aztertuta: “2012 ekitaldiko zifrak positiboak diren arren, urtea goitik behera joan zen, eta urteko bigarrengo seihilabetekoan egoerak okerrera egin zuen. Aurtengo urteko lehenengo hilabeteetan eskaria nabarmen gutxitu da, eta ondorioz, 2013rako aurreikuspenetan kontuz ibili beharra dugu” dio Torrecillak. Oro har, 2013a urte zaila izango dela uste da, ahalegin bikoitza egin beharko da gero eta ekipo konplexuagoak gero eta urrunago saltzeko. Ahalegin izugarri honek merkataritza marjinei ekarriko dien estutzea kezkagarria da. “Fabrikazioko teknologien mundu mailako eskariak gora egiten jarraituko du eta gure enpresentzat aukerak sortuko dira, baina hauek gero eta urrunago egongo dira eta gero eta konplexuagoak izango dira; ondorioz, gure lehiakortasunaren hazkundearekin jarraitu beharko dugu. Erronka konplexuagoari heldu beharko diogu: neurriaren erronkari, alegia. Handiagoak izan beharra daukagu, pertsona gehiago izan, instalazio handiagoak, finantza‐baliabide gehiago, etab. merkatu globalean errentagarritasunez jardun nahi badugu. Baliabide horiek guztiak behar ditugunez, lankidetzarako eta integraziorako mota guztietako prozesuak sustatu beharra dugu, neurri handiagoa izateko. Gure helburuak, enpresa txikien malgutasunaren eta enpresa handien sendotasunaren eskutik lortu ditzakegu eta horretarako beharrezkoa da gure negozioa behar bezala dimentsionatzea”, dio José Ignacio Torrecillak.

Nazioarteko textuinguru korapilatsuan, lehiakorra izateko behar adinako enpresa tamaina bat izatea funtsezkoa da, izan ere, tamaina nahikoa ez izateak enpresaren biziraupenean eragin dezake. “Behar honek, orain inoiz baino gehiago, era guztietako elkarlanak eta enpresa bategiteak bultzatzera behartzen gaitu, tamainu handiago bat irabazteko. AFM, Advanced Manufacturing elkarteak balio kate guztia elkartzen duenetik, aukera zinez interesgarria da. Nire ustez, elkartearen esfortzuarekin eta enpresen konpromisoarekin, oraingo honetan, lehen egin zen bezela, pausu garrantzitsu bat emango dugu norabide honetan” dio José Ignacio Torrecillak.

Makina erreminta eta ekoizpen teknologien 19.biltzarra

Ekainaren 12tik 14ra bitartean Donostiako Teknologia Parkean, 1976tik, AFMk antolatuta ospatzen den Makina erreminta eta Fabrikazio Teknologien 19. Biltzarra ospatuko da. Biltzarrean fabrikazio metal‐mekanikoaren arloko interes handiko gaiak jorratuko dira eta parte‐hartzaileen arteko loturak ezartzeko eta lankidetzarako foro ezin hobea izango da. Esperientziak partekatzeko aukera emango die enpresaburu, teknikari, ikertzaile zientifiko, ikasle eta irakasleei.

“Biltzar honi esker, bertatik bertara ezagutu ahal izango ditugu fabrikazio teknologien alorreko azken aurrerapenak, horiei esker irtenbide erabakigarriagoak, zehatzagoak, kalitate handiagokoak, kontsumo txikiagokoak egin ahal izango dira gastu txikiagoarekin, hau da, irtenbide produktiboagoak izango dira. Hobeto eta gastu txikiagorekin ekoiztu nahi duten guztiak bertan izango direla espero dugu” esan du José Ignacio Torrecillak.

Partekatu

Beste berri batzuk