Tapiak Euskadi Basque Country standa inauguratu du Hannover Messe azokan

Araba

Sektore  teknologikoki  berritzaile  guztietan  soluzioak  eman  ditzaketen  teknologia  disruptiboak  lantzen  dituen  industria-herrialde  gisa  aurkeztu  da  Euskadi.

Erakunde-agendak  Alemaniarekiko  eta  Mexikorekiko  harremanak  sendotzekoa  izan  du  ardatz.

Euskal  enpresen  ordezkaritza  oso  zabala  izan  da  Euskadi  Basque  Countryren  Standaren  inaugurazioan.

Sailburuak  Goierri  Valleyren  gunea  bisitatuko  du  bertan  parte  hartzen  duten  enpresei  babesa  erakutsiz.

Tapia-Hannover-Messe-18-2Euskadi  bere  industria-indarra  erakusten  ari  da  aste  honetan,  Alemaniako  Hannover  Messe  azokan.  Azoka  hori  arlo  horretako  Europako  garrantzitsuenetako  bat  da,  eta,  zalantzarik  gabe,  erakusleihorik  onena  da  euskal  enpresak  munduaren  aurrean  agertu  ahal  izan  daitezen,  beste  leku  batzuetan  aplikatzen  ari  diren  teknologiak  ezagut  ditzaten  eta  negozio-bide  berriak  irekitzen  saia  daitezen.

Gaur,  asteazkena,  jarduera  eromenezkoa  da  berriz  ere,  eta  merkataritza-jardueraz  gain,  goi-mailako  erakunde-agenda  bat  zehaztu  da  Alemaniako  ordezkariekin  (herrialde  anfitrioia  da  Alemania)  eta  Mexikoko  ordezkariekin  (Hannover  Messe  azokaren  edizio  honetako  herrialde  gonbidatua  da  Mexiko).

Ekonomiaren  Garapeneko  sailburu  Arantxa  Tapia  berriki  izendatu  duten Mexikoko  Estatuko  Garapeneko  idazkari  Alberto  Curirekin bildu  da  gaur.  Alberto  Curi  FIDEPARK  erakunde  publikoko  gerentearekin  batera  joan  da  bilerara  (erakunde  hori  SEDECOren  mende  dago,  eta  industria-parkeak  garatzen  ditu).  Hannover  Messe  azokan  egon  ondoren,  Curi  Euskadira  joango  da,  eta  hainbat  bilera  egingo  ditu  SPRI  Taldearekin.

Gehiago Irakurri

Partekatu

Beste berri batzuk