Tecnalia Kazetaritzako Sariaren VI. Edizioa ‘Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoa Hedatzekoa’

Gipuzkoa

2012. urtean, ikerketa eta berrikuntza teknologikoa hedatzeko TECNALIA Kazetaritzako Sariaren VI. Edizioaren deialdia egin da, “Gizartearentzako berrikuntza” goiburupean. Honen bidez, hedabideetako langile profesionalei onarpena egin nahi zaie, haien eginkizuna funtsezkoa izan baita iritzi publikoan ikerketa eta berrikuntza ezagutzera emateko, eta, beraz, kultura zientifikoa herritarrei eta gizarte osoari helarazteko.

Sari honetan parte hartzen duten lanek ezaugarri hauek eduki beharko dituzte:

  • Idatzitako lanak: argitara eman ziren hedabidearen jatorrizko ale batekin aurkeztuko dira.
  • Irratian emandako lanak: CD-n edo USB memoria batean grabatuta aurkeztuko dira, irratian emandako programa osoarekin batera, eta irrati-instalazioaren izena eta emanaldiaren eguna zehaztuta.
  • Telebistan emandako lanak: DVD-n edo USB memoria batean grabatuta aurkeztuko dira, telebistan emandako programa osoarekin batera, eta telebistakatearen izena eta emanaldiaren eguna zehaztuta.
  • Interneteko lanak: CD-Rom euskarrian edo USB memoria batean grabatuta aurkeztuko dira, lana ezagutarazteko web osoan sartuta.

Kazetaritzako lanak argitaratu, eman edo hedatu dituzten komunikazio-arloko profesionalak aurkeztu ahal izango dira sari honetara, betiere, lan horiek bere izenean edo izengoiti batekin, banaka edo taldeka, eta bertan adierazitako modalitateren batean atera badituzte, eta 2011ko urtarrilaren 1etik 2012ko maiatzaren 31ra bitarteko denboraldikoak badira. Hautagai bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Lanak Europar Batasunean ofiziala den edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira, baina lanaren gaztelaniazko kopia bat igorri beharko da ezinbestez.

Informazio gehiago: http://www.tecnalia.es/eu/premio-de-periodismo

Partekatu

Beste berri batzuk