Tecnalia sei ikerketa-zentroren bat egiteari ekin dio
Zortzi zentro teknologiko biltzen dituen Tecnalia korporazio teknologikoak bertako seik bat egin dezaten erabaki du, guztiak industriaren munduan jarduten baitira. Ondorioz, estatuko I+G+B talde pribaturik handiena bihurtzeaz gain, Europako lehenengo bosten artean egongo litzateke. Hain zuzen ere, Inasmet, Fatronik, Robotiker, European Software Institute, Labein eta Cidemco dira bat-egite prozesuan murgilduko direnak, lehenengo sektoreari loturiko Azti eta Neiker, ordea, kanpo geratuko lirateke.