TECNALIAk eta OdiseIA Adimen Artifizialaren Inpaktu Sozial eta Etikoaren Behatokiak bat egin dute teknologia hori enpresetan arduraz erabiltzea bultzatzeko

Albisteak, Bizkaia

Ikerketako eta garapen teknologikoko zentroak eta OdiseIA behatokiak, elkarren arteko lankidetzaren bidez, teknologia horren inguruko etikari, erantzukizunari eta indarreko legediari buruzko ekintzak bultzatuko dituzte

Esaten da adimen artifiziala funtsezko teknologia dela eraldaketa digitalerako eta, paradigma berri honetan, motor nagusia enpresen lehiakortasunerako eta gizartearen ongizaterako. Hala ere, hazkunde esponentziala izaten ari da, eta horrek aztertu eta zehaztu gabeko bide berriak irekitzen ditu maila guztietan. Adimen artifizialak duen potentziala segurtasunez aprobetxatu ahal izateko, TECNALIA ikerketako eta garapen teknologikoko zentroa eta Adimen Artifizialaren Inpaktu Sozial eta Etikoaren Behatokia (OdiseIA) elkartu egin dira, eta teknologia horren erabilera arduratsua bultzatuko dute, hiru azterketa-ardatzetan: etika, erantzukizuna eta indarrean den legedia.

Horregatik, esparru horretan beren gaitasunak bateratzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute; haren bidez, adimen artifizialaren alorreko jarduerak —esate baterako, estatistika eta ikerketa operatiboak— sustatzeko konpromisoa hartu dute. Hala, TECNALIA alderdi hauetan oinarritzen da adimen artifizialari lotutako teknologiak sortzeko: AA inklusibo eta inpaktu sozialekoa, AA jasangarria eta AA etikoa. Bestalde, OdiseIA erakundeak esparru horri buruzko kalitatezko irakaskuntza eta ikerketa bultzatzen ditu, eta gizarteari haren garrantziaren berri emateko helburua du.

Lankidetza horren emaitza gisa, adimen artifizialari buruzko prestakuntza-saioak bultzatuko dira, bultzatuko da bi erakundeetako kideek parte hartzea bi erakundeen jardueretan (bereziki bultzatuko da gazteen parte-hartzea) eta AAren erabilera seguru eta arduratsua lortzeko proiektu eta zerbitzuak sustatuko dira.

Partekatu

Beste berri batzuk