TECNALIAk eta Umiles Next urruneko gidaritza automatizatuko ibilgailuak aurkeztu dituzte etorkizuneko mugikortasunerako

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Mobility Solutions Show topaketan egin dira probak. Hiri barruko eta hiri arteko mugikortasunari buruzko soluzioen gaineko topaketa berri hori egin dira, Tolosan (Frantzia)

Erakustaldietan Intellydrive teknologia probatu da. Teknologia horrek, inteligentzia eta gidatze automatizatu lokalaren, ibilgailuen urruneko kontrolaren eta ibilgailuen segimendu automatizatuaren konbinazioaren bidez, platooning izeneko konboi moduko teknologia baliatuz, abantailak dituzte gidatze automatizatuko beste aukera batzuen aldean, bai kostuan, bai segurtasunean

TECNALIAk eta Umiles Nextek beste urrats bat egin dute etorkizuneko mugikortasunerako lankidetzan, Concept Integrity aerotaxiaren garapenaren ondoren

TECNALIA eta Umiles Next ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentroak Intellydrive teknologia aurkeztu dute, zenbait ibilgailuri aplikatuta. Aurkezpen honetan, Intellydrivek zenbait alderditan dituen gaitasunak erakutsi dira; esate baterako, teleoperazioan eta konboi moduko gidatze automatizatuan. Mobility Solutions Show ingurunean egin da aurkezpena, enpresentzat Tolosan (Frantzia) egin diren hiriko eta hiri arteko mugikortasunerako soluzioei buruzko topaketa berrian. Helburua da etorkizuneko mugikortasunerako teknologiak garatzea, sektore seguru, efiziente, adimendun eta jasangarri bat ahalbidetzeko.

Lurreko mugikortasunari dagokionez (Ground Mobility), teledrive tesian (Intellydrive) oinarritzen da: urrutitik gidatzeko teknologiak eta gidatze automatizatuko soluzioak konbinatzen ditu, eta, horri esker, gidariek, kontrol-zentro batetik, ibilgailuak urrunetik maneia ditzakete, distantzia-mugarik gabe.

Konboia osatuz (Platooning deritzo) automatikoki gidatzea ahalbidetzen duten teknologiekin osatua dago Intellydrive. Teknologia horri esker, bi ibilgailu edo gehiago batera ibil daitezke, modu koordinatuan eta konboia osatuz, laguntzarik gabe. Ibilgailu liderra tokitik bertatik edo urrunetik kontrolatzen da, eta gainerakoek hari jarraitzen diote, modu automatizatuan eta gizakiaren esku-hartzerik gabe.

Teknologia horien bidez, TECNALIA eta Umiles Next urruneko komunikazio-teknologiarekin eta interakzio naturaleko azken teknologiarekin funtzionatzen duten ibilgailu efiziente eta elektrikoetan ari dira lanean. Teknologia horiek hainbat eragiketa eta jardueratarako diseinatuta daude: pertsonen garraioa eta portuetako kargatze-lanak, aireportuetako garraioa, merkataritza- eta industria-eremuak, eskaripeko taxiak, turismoa eta tour turistikoak, logistika industriala, azken miliako entrega, eta eremu jakin batzuetako banaketa, beste soluzio batzuen artean.

Adimen integratuari eta ibilgailuan txertatutako ingurune-pertzepzio aurreratuko sistemei esker, gidatzeko gaitasun erdi-autonomoa dute, eta, araudiak eta legeriak aukera ematen dutenean, funtzionamendu erabat autonomo batera eboluzionatzeko aukera dute.

Partekatu

Beste berri batzuk