Tecnaliak irabazi du berrikuntzaren “Oscarra”, Google Mediko batengatik

Gipuzkoa

Ikerketa aplikatuaren eremuko ekimen onenen sariak banatu ditu EARTO europar erakundeak.

Biosimil sistemarengatik eman diote saria. Biosimil web-bilatzaile bat da, eta mundu osoko biobankuetan dauden irudi medikoak arakatzen ditu gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua hobetzen laguntzeko.

Tecnalia PremioEARTO europar erakunde ospetsuak TECNALIAren Biosimil proiektuari eman dio 2014ko Berrikuntzaren Saria, hots, lagin biologiko eta medikoen bilatzaile informatikoari, gaixotasunen diagnostikoa eta tratamendua hobetzen laguntzen duen sistemari. Saria, berrikuntzaren Oscartzat jotzen dena, gaur arratsaldean eman dute Bruselan, Lehiaren Europako Komisario eta Europako Batzordearen lehendakariordea Joaquín Almuniaren aurrean. Sari horrekin, Europan garatzen diren berrikuntza onenak saritu nahi ditu EARTOk, haiek martxan jartzeko bideragarritasunean eta haien inpaktu sozial eta ekonomikoan oinarrituta. 

TECNALIAK garatutako Biopool izeneko osasun proiektu baten inguruan kokatzen den  Biosimil sistema honen burua Ikerkuntzarako Eusko Biobankua da (Eusko Jaurlaritzaren Osasun saila) eta TECNALIAko ComputerVisionTeam-ak proiektuaren bazkide dira. Gainera, Zazpigarren Programa Markoaren laguntza du. Biosimil web-bilatzaile bat da, eta mundu osoko biobankuetan dauden irudi medikoak arakatzen ditu. Bilatzaile honek, %60an murriztuko du medikuek, unibertsitateek, ikerketa zentruek eta botikako konpainiek lagin biologikoak arakatzeko behar duten denbora. Horrek euren ikerketak eta aurkikuntzak bizkortzen lagunduko du eta hortaz, gaixoen tratamenduak moldatzen ere.

Biobankuak lagin biologikoak, hala nola tumore-ehunak, gordetzen eta hornitzen dituzten erakundeak dira. Ikertzaileek ezaugarri jakineko lagin ugari behar izaten dute proiektuak egiteko. Lagin horiek guztiak lortzeko, hainbat biobankurekin jarri behar dute harremanetan, bereziki gaixotasun arraroen kasuan. Google Medikoari esker, ikertzaile batek munduko edozein biobankutan bilatu ahal izango ditu ikerketarako behar dituen laginak, eta ez diote axola tokiak, hizkuntzak eta abarrek.

EARTO saria epaimahai independente batek ematen du. Hauek osatzen dute aurtengo epaimahaia: Jan-Eric Sundgren, Volvoko zuzendari exekutiboaren aholkulari nagusia; Hans-Jörg Bullinger irakaslea, Europako Batzordearen Ikerketa, Berrikuntza eta Zientzia Politikako Adituen (RISE) Goi Mailako Taldekoa (HLG); Clara de la Torre, Europako Batzordearen Ikerketa eta Berrikuntza zuzendaritzaren zuzendaria; Richard Hudson, ScienceBusiness-en sortzaile eta editorea; Allyson Reed, Warwickeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Harreman Korporatiboen zuzendaria; Leopold Demiddeleer, Solvay-ko Etorkizuneko Negozioen zuzendari ohia (Belgika); Christopher John Hull, EARTOko idazkari nagusi ohia.

EARTOri buruz

Ikerketa-eta teknologia-erakundeen ordezkaria da EARTO europar erakundea, eta 350 erakundek baino gehiagok osatzen dute; guztira, 150.000 langile, 23.000 milioi euroko urteko fakturazioa eta urtean 100.000 bezero baino gehiago. Berrikuntzaren EARTO saria ematen du urtero 2009tik, inolako irabazi-asmorik gabe, haren kideen berrikuntza onenak saritzeko eta Europako ekonomia moderno eta berrikuntzakoan duten garrantzia agerian jartzeko.

TECNALIAri buruz

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro pribatu nagusia da, baita Europako nagusietako bat ere. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu baino gehiago ditu, eta guztiek dihardute ezagutza BPG bihurtzeko ahaleginean, gizakion bizi-kalitatea hobetzeko, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. Eskutik doazen bi kontzepturen sintesia da Inspiring Business: imajinatzea eta egia bihurtzea. Horra TECNALIAren bereizgarria.

Partekatu

Beste berri batzuk