Teknologi Parkeen eredua, X. Nazioarteko Biltzarraren ardatz nagusi Arabako Parkean

Gipuzkoa

  • Inaugurazio ekitaldian, Bernabe Unda, Industria, Berrikuntza, Turismo eta Merkataritza sailburuak azpimarratu du Zientzia eta Teknologia Parkeak etorkizunaren ordezkari direla.
  • Juan Verde, Obama presidentearen aholkulariak, XXI mendeari aurre egiteko beharrezkoak izango diren erronka eta aukerei buruz hitz egin du sarrerako hitzaldian.
  • APTEren X. Nazioarteko Biltzarrak Teknologi Parke eta enpresetako 200 ordezkari bildu ditu.

Parke Teknologiko, enpresa eta erakundeetako 200 ordezkari inguru bildu dira Arabako Teknologi Parkean, APTE, Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartearen X. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzeko. Irekiera ekitaldian Bernabe Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Arabako diputatu nagusi  Javier de Andres, Gasteizko alkate Javier Maroto, APTEren presidente Felipe Romera eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente Francisco Berjón izan dira.

Bernabe Unda sailburuak esan du “aurreratutako parke teknologikoak ditugu, enpresek I+G inbertsio garrantzitsua egiten dute bertan, eta bitzar hau baliatuko dugu Euskadiko parkeen eredua aurkezteko. Izan ere, zabalkuntza proiektu garrantzitsuetan murgilduta dauden parke hauek, Euskadiren etorkizuna ordezkatzen baitute”.

APTE eta Euskadiko parkeen sareko presidenteak, Felipe Romera eta Francisco Berjón, bat etorri dira “Parke teknologikoak krisiaren irtenbidearen parte gara”.

Biltzarraren irekiera ekitaldia bukatuta, Barack Obamaren aholkulari den Juan Verdek hasierako hitzaldia eskaini du, “Joera orokorrak eta Ekonomia berria. Ekonomia lehiakorra eta iraunkorra: erronkak eta aukerak XXI.mendeari aurre egiteko” izenburupean. Juan Verdek ziurtatu du “benetako aukera baten aurrean gaudela, berrikuntza da krisialditik ateratzea ahalbidetuko duen motorea” eta hiru ondorio nagusi azpimarratu ditu: alde batetik, klima aldaketari buruzko eztabaida itxita dagoela, klima aldaketa errealitate bat da eta eragin atzeraezina izango du; beste alde batetik, gizarte desberdin baten biziko gara, energia eta kutsadurari buruzko ikuspegia aldatu egingo zaigu; eta azkenik, teknologia garbien berrikuntza-garapenean eztanda ikusgarria ikusiko dugula, negozio aukerak sortuko dituena.

Hasierako hitzaldiaren ostean, Negozio aukerak energia berriztagarrien alorrean mahai ingurua egin da, Jose Ignacio Hormaeche, EEEren zuzendari nagusia moderatzaile zela. Aernnovako Iñaki Lopez Gandasegui, Repsoleko Julio Cortezón, Iberdrolako Agustín Delgado Martín eta Siemenseko Daniel Fusterrek hartu dute parte mahai inguru honetan.

APTEren X. Nazioarteko Biltzarrak arratsaldean jarraituko du, beste mahai inguru bi eta Rakesh Bhana, Europako Inbertsio Bankuko ordezkariaren hitzaldiarekin. Bihar, biltzalkideak Ataria, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentrora joango dira, Gasteizko alkateak harrera egingo baitie bertan. Ondoren, biltzarraren itxiera ekitaldia egingo da eta Gijoni emango diote lekukoa, bera izango baita APTEren hurrengo Nazioarteko Biltzarra hartuko duena.

Partekatu

Beste berri batzuk