Teknologia Parkearen asmo handiko handitzea

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkea asmo handiko zabalkuntza-proiektu batean murgilduta dago; hala, bere egungo kokalekuan dituen eraikin propioak handitzeaz gain, oinarri berritzailea duten enpresentzako estrategikoak diren beste leku batzuetan kokatuko da. Barrutik eta kanpotik handituko da, beraz. Zentzu horretan, Ezkerraldeak aukera ezin hobeak eskaintzen ditu Abanto eta Ortuellako udalerrietan kokatutako campus bikoitza izango duen Teknologia Parke berria bertan eraikitzeko. Aurten, 2009an, hirigintza-izapideak egingo dira, 2010. urtearen amaieran lehenengo eraikitze-fasea urbanizatzen eta eraikitzen hasteko. Halaber, Parke berri honi dagokionez 2008-2012 epealdirako aurreikusitako inbertsioa 90 milioi ingurukoa da eta hasierako kalkuluen arabera, etorkizuneko Parkeak 150 enpresa eta 4.000tik 5.000ra arteko langile ingururentzako lekua izango du.

Partekatu

Beste berri batzuk