Telxiusen 11.000 komunikazio-dorreak erabiltzeko hitzarmena sinatu du Euskaltelek

Bizkaia

  • Akordio horri esker, handitu egingo du Euskaltelek Euskadin eta Galizian duen telekomunikazio-instalazioen sarea

Firma Euskaltel Telxius 2Euskaltel Taldeak eta Telxiusek elkarrekin izenpetu duten hitzarmenari esker, Telxiusek Espainian dituen telekomunikazioko 11.000 instalazioen erabil ditzake aurrerantzean Espainiako estatuko iparraldeko telekomunikazio-talde nagusiak. Akordio horren lehen adierazle da Euskaltelen konpromiso hau: Telxiusen 100 dorre, gutxienez, erabiliko ditu.

Hitzarmena dela eta, nabarmen areagotu du Euskaltelek bere 4G-ko sare mugikorraren irismena handitzeko baliabide-kopurua, eta instalazio horiek telefonia mugikorrerako, landa-eremuan haririk gabeko konponbideak eskaintzeko eta enpresei berariazko sarbideak emateko erabiliko ditu.

Euskaltelen kontseilari delegatu Francisco Artechek adierazi duenez, “urrats handia da Euskaltel Taldearentzat horrelako potentziala duen enpresa batekin, Telxiusekin, hitzarmena izenpetzea, oso lagungarria gure sare propioa garatzeko eta sektorean lider diren nazioarteko konpainiekin aliantza teknologikoak egiteko gure estrategiarako. Instalazioen kokalekuei buruzko akordioa baino zerbait gehiago da hitzarmena, eta elkarlanerako zenbait aliantza eratzeko asmoa islatzen du. Bide batez, berretsi egiten du akordioak gure gizarte, bezero eta akziodunentzat balioa sortzeko gure estrategia”.

Telxiuseko kontseilari delegatu Alberto Horcajok, berriz, beste hau adierazi du: “Oso pozik gaude Telxiuseko kideok Euskaltelekin hitzarmena sinatu izanaz. Zalantzarik gabe, Espainiako iparraldeko telekomunikazio-sektoreko erreferentzia nagusietako bat dugu Euskaltel. Oso urrats garrantzitsua da hitzarmena dorreen alorreko negozioan gure ahalmenak sendotu, garatu eta hobetzeko; espero dugu, gainera, aukera berri gehiago ere aurkitzea, azpiegitura-enpresen artean gure nagusitasuna areagotzen jarraitzeko”.

Telxiusi huruzko zenbait datu

2016an sortua da Telxius konpainia, Telefónica Taldearen azpiegitura-konpainia orokor berria, eta hau du helburu: hurrengo urteotarako aurreikusten den datu-trafikoaren hazkunde esponentziala bereganatzea. Ia 16.000 telekomunikazio-dorre ditu Telxius Telecomek bost herrialdetan, bai eta merkatuko dorre-katalogorik zabalenetako bat ere, horrelako azpiegiturak dituzten konpainia independenteen artean bederen. Horri guztiari esker, nagusi da Telxius Espainiako eta Alemaniako merkatuetan, eta sektoreko hornitzaile nagusietakoa Brasilen, Txilen eta Perún.

Ahalmen handiko nazioarteko kable-sare bat du Telxiusek; Europa eta Amerika elkarrekin lotzen dituen itsaspeko zuntz optikoko 65.000 kilometroko sarea kudeatzen du. Sare horretatik, bere jabetzakoak ditu Telxiusek 31.000 kilometrotik gora. Beste zenbait azpiegituraren artean, hauek ditu: SAM-1, 2000. urteaz geroztik Estatu Batuak Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerikarekin lotzen dituen itsaspeko kable-sistema; PCCS (Pacific Caribbean Cable System), AEB, Puerto Rico, Curaçao, Kolonbia, Panamá eta Ekuador, eta Unisur, Uruguai eta Argentina lotzen dituena alegia. 2018an, berriz, Brasil, Puerto Rico eta AEB elkarrekin lotuko dituen itsaspeko kable berria (BRUSA) hasiko da zerbitzu ematen, bai eta MAREA izenekoa ere, Estatu Batuak eta Europa elkarrekin lotuko dituen kablea alegia, Googlekin eta Facebookin elkarlanean.

Euskaltel taldeari buruzko zenbait datu

Espainiako estatuko iparraldeko telekomunikazio-operadore nagusia da Euskaltel taldea: bost milioi laguneko merkatuari eskaintzen dizkio bere zerbitzuak, eta 800.000 bat bezero ditu, enpresa- eta etxebizitza-sektoreetan, Euskadin (Euskaltelen bidez) eta Galizian (R-ren bidez), hurrenez hurren.

Euskaltel eta R enpresa liderrak dira zuntz optikoan (Banda Zabala, Telefonia eta Ordainpeko telebista eta telekomunikazio-zerbitzu konbergenteak), Euskadin eta Galizian, eta bezero-oinarri eta negozio-eredu osagarri sendoak dituzte. 4G-ko lizentzia propioa du Euskaltel Taldeak Euskadirako eta Galiziarako, eta bere merkatuko zuntz optikozko sarerik zabalenaren jabe da.

 

Partekatu

Beste berri batzuk