Nazioarteko bisita Gipuzkoako Parkera

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak nazioarteko beste bisita bat hartu du.

IMG_4204Oraingo honetan, Sergio Balarezzo jaunak, Piurako Unibertsitateko (Peru) errektoreak, bisitatu gintuen. Bisitaldi horrekin aipatu unibertsitateko errektorearen xedea zen Gipuzkoako Parkearen nondik norakoak ezagutzea. Parkeko zuzendariorde nagusi den aldetik, Raquel Ubarrechena arduratu zen gidari lanak egiteaz, eta honako alderdi hauen berri eman zizkion: Parkeak azken urteetan izandako eraldaketak, Gipuzkoako ekonomian zein Euskal Autonomia Erkidegokoan duen garrantzia, bertan ezarrita dauden enpresen gaitasuna, eta baita Gipuzkoako Parkea erreferente bihurtu dela bai Estatuan, bai nazioartean.

Balarezzo jaunak interesa agertu zuen Parkeko zeinbat enpresen gainean; hala, VicomTECH eta TECNUN Miramon bisitatu zituen.

Partekatu

Beste berri batzuk