Teoria eta praktika adimen errendimendu handiko taldeetan: GAR
. Arabako Parke Teknologikoa izan da “Teoria eta Praktika Adimen Errendimendu Handiko Taldeetan: GAR” jardunaldia ospatzeko aukeratu den lekua. Jardunaldia ADIMAC elkartearen laguntzarekin gauzatu da, gaitasun handiko adingabekoen garapen integralerako elkartea, alegia.
2008an sortu zen ADIMAC, familiek, profesionalek eta gaitasunen eta talentuaren eremuko jarduerak antolatu nahi zituzten beste hainbat pertsonek bultzatuta. Oraingo honetan, elkarteak adimen-gaitasun handien egungo ereduaren berri eman digu. GAR pedagogia-berrikuntzako proiektua aurkeztu dute, helburu duena ikasteko interesa eta jakingura duten umeen gaitasunak garatzea, zientzia eta jolasa uztartzen dituzten talde-jarduerak bultzatuz eta sormena estrategiatzat izanik.Elisa Alvarezek zuzendu du jardunaldia, Gaitasun Handiko Ikasleen Diagnosiaren eta Baliabideen unibertsitate-aditua eta INTERAC proiektuaren zuzendaria. Bertaratuek adimen-errendimendu handiko taldeen funtzionamendua sakonean ezagutu dute, eta laguntza eta orientazioa eman zaie baliabiderik ez dutenei edo adimen-gaitasun handia edo aparteko talentua duten umeen garapenari aurre egiteko ezagutzak behar dituzten gurasoei.
Arabako Parke Teknologikoak interes sozialeko zerbitzuak eskaini nahi ditu, eta, horregatik, aurretik ere ADIMAC elkartearekin lankidetzan aritu izan da, elkarteak interesdunekin egiten duten lana ezagutarazteko.