The Academy of Urbanism erakundeko ordezkariek Gipuzkoako Parkea bisitatu dute

Gipuzkoa

Izen handiko akademiako kideek Gipuzkoako hiriburuko hainbat toki ikusteko aukera ere izan dute

2016ko Hiri Europarra saria jaso du Donostiak, The Academy of Urbanism erakundearen eskutik

PT Gipuzkoa_06 (17)The Academy of Urbanism akademiaren (Londres) 9 ordezkarik Donostia bisitatu dute bi egunez, hiria, bertako arkitektura eta gai horren inguruan ematen ari diren aurrerabideak sakonago ezagutzeko.

ESTRATEGIA 2020-Donostia/San Sebastián programaren barruan kokatu da bisitaldia: bisitariak hirian zehar ibili ziren, Grosetik, hirigunetik eta alde zaharretik, Donostiako Udaleko kideek harrera egin zieten, eta autobus-geltoki berrira ez ezik, Tabakalerako instalazioetara ere hurbildu ziren.

Programaren barruan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu zuten eta bertan elkartu ziren zuzendariorde nagusi Raquel Ubarrechenarekin eta teknologia eskualdatzeko zuzendari Esther Echánizekin. Hirigintzako akademia entzutetsuko kideek Euskal Parkeen errealitatea ezagutzeaz gain, ibilgailu automatizatuan (gidaririk gabea) bidaiatzeko aukera izan zuten. Ibilgailua parketik ibiliko da ekainaren 30era arte, CityMobil2 programa europarrari esker.

Nabarmentzekoa da ere The Academy of Urbanism erakundeak Donostiari eman diola “2016ko Hiri Europarra” saria, hiriak urte osoan izango duen Europako Hiriburutzari gehituko zaiona.

Partekatu

Beste berri batzuk