TOPAGUNET Sareari bultzada emateko Jardunaldia egin du Parkeko Enplegu eta Prestakuntza Batzordeak

Topagunet, ezagutzaren sare profesionala sustatzeko asmoarekin, Bizkaiko Teknologi Parkeak Enplegu eta Prestakuntza batzordea bildu du. Sarea inguruko enpresetako arduradunen arteko lankidetzarako eta lanerako garrantzitsua den tresna bihurtzea izan du helburu jardunaldiak, bai ezagutzaren, talentuaren eta prestakuntza nahiz ikaskuntza prozesuen kudeaketan bai erakundeetako pertsonen kudeaketan, ondokoa xede izanda:

– Ezagutzak eta informazioa modu arin eta dinamikoan partekatzea.
– Giza baliabideetan adituak diren profesionalez osatutako komunitate batekiko kidetza sentimendua sendotzea, inguruko teknologiko eta berritzaile baten. Zentzu honetan, aipatzekoa da jada 2009an hasi zen proiektuan zehar piztutako interesa eta itxaropenak.
– Pertsonen eta ezagutzaren kudeaketari buruzko egitasmo komunetan esku hartzen duten profesionalen eta erakundeen arteko lankidetza bultzatzea. Eragile ezberdinen artean lankidetzarako modu ez hierarkikoak martxan jartzean datza.

Interesa duen orok sarea erabiltzeko erraztasuna izan dezan, hura dinamizatzeko prozesuaren gainean hartutako ekimenetako batzuk eman dira jakitera jardunaldian zehar.