Toribio Echevarria Sarien 2012ko deialdia ireki da

Araba

  • Bi kategoria dituzten sariotarako hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da.

Bic Gipuzkoa Berrilan eta Eibarko udalak antolatutako Toribio Echevarria sarien 2012.eko deialdia irekita dago; hautagaitzak aurkezteko epea 2013.eko otsailaren 6an amaituko da. Bi kategoria hartzen dituzte beren baitan sari hauek:

Enpresa Egitasmoak

Euskal Herrian jaio eta bertan bizi diren pertsonei zuzendua, banaka zein taldeka, enpresa-ekimen berriak aurkezten dizutenei, batez ere zientzia-teknologia arloan.

Sariak:

  • Eibarko udalak 10.500€ eskudirutan.
  • Bic Gipuzkoa Berrilanen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismoko sailaren eta Spriren Txekintek/Ekintzaile programan sartzea (60.000€raino).
  • APDko jardunaldi eta mintegietara urtebetez doan joatea.
  • ADEGI, CEBEK eta SEA zerbitzuak
  • Sariari dagokion garaikurra

Teknologia Arloa Saria: Teknologia garapenerako 24.000 eurorainoko saria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen zentro batean.

Enpresak

Ezagueraren edota zientzia-teknologia arloetako enpresa intentsiboei zuzendua, Sariaren babesa bere jarduera sendotu/ontzeko behar dutenei edo berrikuntzan oinarrituriko produktu edo prozesu berri bat sortzeko prozesuan daudenei..

Sariak:

  • Eibarko udalak 10.500€ eskudirutan.
  • Bic Gipuzkoa Berrilanen bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako, Landa Garapenerako eta Turismoko sailaren eta Spriren Txekintek/Ekintzaile programan sartzea (60.000€raino).
  • APDko jardunaldi eta mintegietara urtebetez doan joatea.
  • ADEGI, CEBEK eta SEA zerbitzuak
  • Sariari dagokion garaikurra

Teknologia Arloa Saria: Teknologia garapenerako 24.000 eurorainoko saria Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen zentro batean.

Nazioartekotzeari Babesa Saria: Sari gisa, Spri taldeak proiektu bat egingo du, bere nazioarteko sailak ordezkaritza duen merkatuetako batean sartzeko.

Informazio gehiago: www.bicberrilan.com

Partekatu

Beste berri batzuk