“TOUR PARKE” estatu mailan I elkartasunezko lasterketa etapaka eta taldeka Arabako Teknologi Parkean izango da maiatzaren 29an

–          Lasterketa ASPANAFOHA, Minbizia duten haurren gurasoen elkartearen alde izango da

–          Jende gehienari zuzendutako 20 ekintza  dituen jardunaldiaren Kirol eta elkartasunezko ekitaldi nagusia da

–          Martín Fiz atleta, lasterketako laguntzaileak, azpimarratu du “nire azken arrakastak Arakako Teknologi Parkean entrenatzearekin zer ikusia dute”

_DSC0100Gaur goizean prentsa aurrekoan aurkeztu da, “Tour Parke” estatu mailan izango den lehenengo I Elkartasunezko lasterketa etapaka eta taldeka, datorren maiatzaren 29an Arabako Teknologi Parkean.

Aurkezpenean Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzi ordezkaria, Nerea Melgosa, Arabako Teknologi Parkearen Zuzendariorde Nagusia, Patxi Márquez, Korrikalianoseko arduraduna Julio Cesar Vela eta Martín fiz, atleta ospetsua izan dira.

Lasterketa da adin guztientzat 20 ekintza baino gehiago programatu diren kirol eta elkartasunezko jardunaldiaren akto printzipala. Halaber jardunaldi hau Arabako Teknologi Parkean martxan duen gizarte programaren barne dago Parkea hiriburura hurbiltzeko helburuaz eta erlazio profesional eta pertsonalak errazteko.

Horrela, Patxi Márquez, Parkeko Zuzendariorde Nagusiak, azpimarratu du “datorren 29rako pentsatuta ditugun ekintzetara mundo guztia  dago gonbidatua eta Parkea, bere ingurua eta bere enpresak  ezagutzeko aukera ezin hobea da”.

Bestalde Nerea Melgosa zinegotziak hiritarrak animatu ditu lasterketan parte hartzera “ez bakarrik kirol arloagatik elkartasunagatik baizik”.

Julio Cesar Vela Korrikalianoseko arduradunak, lasterketako antolatzaile bezala azaldu du frogaren alde teknikoa. Talde bakoitzean 4 korrikalari izango dira eta etapa guztiak Arabako Teknologi Parkearen Eraikin Nagusian hasi eta bukatzen dira.

 

ELKARTASUNEZ  BETERIZKO EKITALDIA

Lasterketa elkartasunezkoa da eta etekin guztiak ASPANAFOHA, Minbizia duten haurren gurasoen elkartearen alde izango dira. Beraientzat izango dira bai izen emateak bai elkartasunezko kilometroaren bidez egin diren babespenak. 200 eurogatik babestu daiteke kilometro solidarioa eta badira jadanik hainbat empresa babeslari bezala.

Arlo honetan Martín Fiz atletak, lasterketako laguntzaile bezala, esan du “aldi honetan nire irrika korrikagatik, empresa munduagatik eta elkartasunagatik bat datoz” eta bere ustez  “ekimen oso berezia da hau”.

Apiriletik Fiz ek Parkeko langileekin entrenamenduak egiten ditu Parkean eta “azkenaldiko nire arrakastak Parkean entrenatzearekin zer ikusia dute” baieztatu du.

Argibide gehiago lasterketako web horrialdean dira www.tourparke.es.